(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lehenbiziko aldiz, Nafarroako Foruzaingo eta Udaltzaingoaren 81 agentek Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian prestakuntza osatuko dute astelehena, 2018.eko urriak 15


Ekintza hau duela bi urte María José Beaumontek Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Herrizaingo eta Justizia Saileko kontseilariak eta Estefanía Beltrán de Herediak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak sinatu zuten lankidetzarako protokoloaren barruan sartzen da.


Beaumont eta Heredia kontseilariak argazkiaren erdian, gainontzeko agintariekin batera. ( irudia handitu )

María José Beaumontek Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Herrizaingo eta Justizia Saileko kontseilariak eta Estefanía Beltrán de Herediak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak lehenbiziko aldiz Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian prestakuntza osatuko duten Nafarroako Udaltzaingorako eta Foruzaingorako lehenengo 40 hautagaiei ongi-etorria egin die, gaur, Ertzaintzak Berrozin duen egoitzan. Segurtasun publikoaren arloan prestakuntza osatzeko ikastaro honek Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak 2016ko uztailean sinatu zuten lankidetzarako protokoloan du oinarria.

Foruzaingoan edo Barañain, Lizarra, Erriberri, Iruñea, Azkoien, Tafalla, Tutera, eta  Atarrabia herrietako Udaltzaingoan sartu nahi duten 81 hautagaiek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian lehenbiziko aldiz ikastaro bat emango dute, dagokien polizia-taldean sartzeko prestakuntzaren barruan. Orain arte, prestakuntza osagarri hori Ávilako Polizia Akademian egiten zuten, oraingoan, ordea, lankidetzarako protokoloari esker, Arkauten egin ahal izango dute.

Lehenengo 40 agenteak Berroziko instalazioetan gaua igaro eta Arkauteko Akademiara joango dira 29 orduko prestakuntza jasotzeko. Aste honetan zehar emango diren edukien artean garrantzitsuenak dira hauek: ondarearen kontrako delitu zehatzen modus operandia, aseguramendua eta aurretiazko ikerkuntza, barnealdeetan eta kanpoaldeetan aurrera egiteko teknikak eta taktikak (etxe eta genero indarkeriazko egoerak barne), tiraketa-teknikak, negoziatzaileen esku-hartzea eta nazioarteko terrorismoa, islamismo erradikala bereziki.

Prestakuntza amaitzerakoan, etorkizuneko beste 41 polizia nafarrek prestakuntza-ikastaro berdina jasoko dute astebete beranduago, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian bertan.

Prestakuntza-ekintza hori Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren arteko lankidetzarako protokoloaren barruan dago, duela bi urte kontseilariek sinatutakoa, beste batzuen artean, bi prestakuntza-zentroek ikasketa-planak eta ikastaroetako programak diseinatzen laguntzeko, eta prestakuntza-jardueren urteko planaren inguruan elkarri informazioa emateko, bi erakundeek beren zereginetan eraginkortasun handiagoa eta giza baliabide eta baliabide tekniko eta material gehiago eskura ditzaten.

Maria José Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Herrizaingo eta Justizia Saileko kontseilaria eta Estefanía Beltrán de Herediak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua Berrozin egon dira, eta Ertzaintzaren egoitza bisitatu eta gero, bi kontseilariek bilera egin dute duela bi urte segurtasun-arloan sinatutako lankidetza-protokoloei jarraipena egiteko.

Beaumont kontseilariarekin batera egon dira Agustín Gastaminza jauna Herrizaingoko zuzendari nagusia, Torcuato Muñoz jauna ForuzaingokoPolizia burua, eta Izaskun Cibiriáin Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendaria. Bestalde, Beltrán de Heredia sailburua bilerara joan da Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordearekin, Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariarekin, Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruarekin, eta Malentxo Arruabarrena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendariarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa