(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hona hemen Nafarroako Gobernuaren kultura egitaraua datorren asterako astelehena, 2018.eko urriak 15


Nafarroako Gobernuak proposamen berriak prestatu ditu urriaren zortzitik hamalaura: kontzertuak, zinema, tailerrak, antzerkia, erakusketak eta bisitak


Nafarroako Organorako Musika Kontzertua, larunbatean Tafallan. ( irudia handitu )

Aste honetan , musikarekin hasteko bi kontzertu berezi eta eder izango dira datorren astean. Alde batetik Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Baluarte Jauregian arituko da ostegun eta ostiralean. Bestetik, Organo Musika Nafarroan Jaialdiaren eskutik David González de la Viña eta Iñigo Remírez de Ganuza musikarien kontzertua ikusteko aukera izango da Tafallako Santa María Elizan eta larunbatean. Gainera, Errege Artxibo Nagusian “Urria, musika gorenaren hilabetea” saioaren emanaldi berri bat jazoko da.

Astero bezala zinema festa izango da Nafarroako Filmotekan eskaintza hirukoitzarekin: asteazkenean “Sangre, sudor y lágrimas” ; ostegunean “Home Movie Day 2018”; eta ostiralean “Omar”. Hiruak zein hiruak gaueko zortzietan eskainiko dira.

Nafarroako Liburutegiak eskaintza anitza prestatu du aste honetarako ere bai: astelehenean Emakume Idazleen Eguna ospatuko da bertan, asteartean Fernando Pérez Borbujoren “Orain pentsatu, mundua pentsatu” hitzaldia eskainiko da eta bukatzeko,“María del Villar Berruezo” dantzariaren inguruko mahai-inguru bat antolatu da Marina Aoiz, María José Berruezo eta Iosu Cabarbayenen parte-hartzearekin. Halaber, larunbatean, Nafarroako Irakurle Taldeen 8. Topaketa ospatuko da Musikaren Hiriko Auditoriumean.

Formakuntzaren alorrean, Huarte Zentroak hamaika ikastaro berri zabaldu ditu: “Gainazalarekin egin (Hemen dauden liburuak)”, “Sol y sombra”, “Ilustrazio Laborategia: Herbario basatia” eta “Periferia birpentsatu Etxabakoitzen”. Gainera, Arte Gazteren 2018 Topaketa aurrera doa bertan. Bere aldetik, Nafarroako Liburutegian “Ongi etorri ipuinetara” umeentzako tailerraren saio berria izango da eta Nafarroako Museoan “Ez egitearen laborategia” garatuko da.


“María del Villar Berruezo” mahai-ingurua Nafarroako Liburutegian egingo da, datorren ostegunean, urriaren 18an. ( irudia handitu )

Erakusketen eskaintzari begira, Oteiza Museoan "Macla, mamua, bismuto, vicario" proposamena bisita daiteke eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusian “Isidoro Fagoaga Larrache (1893-1976)” eta “ Nafarroa Beherea, lurralde berezia” erakusketak izango dira ikusgai.

Antzerkiarentzako tartea badago ere bai Nafarroako Gobernuak aste honetan prestatu duen kultura egitarauan eta bi antzezlan ikusteko aukera egongo da: asteazkenean eta Nafarroako Liburutegian “Mujeres y niñas” eta larunbatean eta Baluarten “Lunáticus Circus”.

Azkenik, aste honetan amaitzen da Nafarroako Museo Zerbitzuak bultzatu duen "Pasaportea, museatu! Eta bidaiatu" egitaraua. Hori dela eta, larunbat eta igandean Tuterako Katedraleko Judizioaren Atean egiten ari diren zaharberritze-lanak ezagutzeko aukera izango da. Halaber, igandean eskaintza hirukoitza egongo da Iruñeko Katedraleko Klaustroan egiten ari diren konpontze lanak bisitatzeko.

Kultura egitarauaren xehetasun guztiak esteka honetan:


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa