(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Emakumeak eta Klima Aldaketa”, Iruñean 150 politikari, zientzialari eta aktibista elkartuko dituen topaketari hasiera eman zaio astelehena, 2018.eko urriak 15


Gaur arratsaldeko saioan, klima aldaketaren inguruan emakumeen ekarpenak bultzatzea xede duen “Emakumeak klimaren alde” adierazpena egin da


Foto de grupo

Emakumeak eta Klima Aldaketako topaketaren parte hartzaileen taldeko argazkia. ( irudia handitu )

“Emakumeak eta Klima Aldaketa. Nafarroa 2018”topaketaren inaugurazioa egin da gaur arratsaldean Nafarroako Parlamentuan. Topaketak, gaur eta bihar, 150 politikari, zientzialari eta aktibista elkartuko ditu Iruñean, eta emakumeek klima aldaketaren inguruan egindako aurkezpenak ezagutzera eman eta gizarteari gogoeta bateratu bat egitera animatzea du helburu.

Nafarroako Gobernuak, Parlamentuak eta Gobernu Zentraleko Agenda 2030ek antolatutako Topaketaren lehen lan-saioa, Ainhoa Aznarez, Parlamentuko presidentak zabaldu du. Bertan izan dira gainera, Nafarroako Gobernuko emakume kontseilari guztiak: Maria José Beaumont, Ana Ollo, María Solana, Ana Herrera eta Isabel Elizalde.

Arratsaldeko jardunaldian izan dira Elena Cebrián, Valentziako Generalitateko Nekazaritza, Ingurumen eta Klima Aldaketa kontseilaria; eta Nafarroako, Balearretako, Kataluinako, Euskadiko, Extremadurako eta Madrileko 40 bat emakume politikari.

Irekiera hitzaldia eta “Emakumeak klimaren alde” adierazpena

Topaketaren irekieraren ostean, Cristina Narbona Ingurumen kontseilari ohia eta PSOEko presidentaren sarrera hitzaldia ikusarazi da, zeinak emakumeak klima aldaketarekiko jokatzen duen papera azpimarratu duen, “ez bakarrik, lurralde garatuetan zein garatzen ari diren herrialdeetan, emakumeak aldaketarekin kaltebereenak direlako, baizik eta konpromisioaren lehen lerrotik ekarpenak egiten ari direlako bai politikatik, gizarte mugimenduetatik zein enpresa arloetatik.

Jarraian, “Emakumeak kilmaren alde” adierazpenak klima aldaketari lotuta jasotzen dituen gai ezberdinak, hala nola, hezkuntza, osasuna, gizarte politikak, lanerako aukera berriak zein ahalduntzea sakontasunez lantzeko lan-taldeetan banatu dira parte hartzaileak.

Politika publikoak sortzen dituzten gobernu, tokiko entitate, akademiko, enpresa eta gizarte zibilari zuzendutako adierazpen honen berrespena, biharko saioan, urriak 16 egingo da parte hartzaile guztiekin.

Publikoari irekitako bigarren jardunaldia Baluarten ospatuko da eta bertan izango da Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko Lehendakaria; María Neira, Osasunaren Mundu Erakundeko Osasun Publikoko eta Ingurumeneko zuzendaria; eta, Cristina Gallach, Espainiako Gobernuko Agenda 2030eko goi-komisiarioa. Jarraian, ezagutzaren eta politikaren arloetatik egindako ekarpenekin bi mahai-inguru egingo dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa