(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Altsasuk Erradiologia zerbitzua du aste honetatik aurrera, eta herriko, Etxarri Aranatzeko eta Irurtzungo 23.000 biztanlek erabili ahal izango dute astelehena, 2018.eko urriak 15


Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak milioi erdi eurotik gorako inbertsioa egin du beharrezko obra eta ekipamendurako


Erradiologia sala berria ezagutu du Dominguez kontseilariak, Javier Ollo, Altsasuko alkatea (ezkerretik hasita hirugarrena) eta Osasunetxeko zuzendari taldearekin.

Erradiologia sala berria ezagutu du Dominguez kontseilariak, Javier Ollo, Altsasuko alkatea (ezkerretik hasita hirugarrena) eta Osasunetxeko zuzendari taldearekin. ( irudia handitu )

Gaur, astelehena, abian da Altsasuko osasun-zentroko Erradiologia Zerbitzua; era horretan, Altsasuko, Etxarri Aranatzeko eta Irurtzungo oinarrizko lekuetako 23.550 bat biztanlek ez ezik, zentroko Larrialdietara joaten diren gaixoek ere erabili ahal izango dute, beste osasun-zentroetara, eta bereziki Nafarroako hiriburukoetara, joan beharrik izan gabe. Zentroaren datuen arabera, egunero 15 erradiografia egingo dira.

Osasun kontseilaria, Fernando Domínguez, gaur goizean izan da erradiologia-gela aurkitzen den instalazio berrietan, eta harekin batera ondorengoak ere izan dira: Lehen Arretako zuzendari kudeatzailea, Santos Induráin; Altsasuko alkatea, Javier Ollo; eta zentroaren zuzendaritza-taldea, Mª Mercedes Alberdi, zuzendaria; Mª Carmen Oyarbide, Erizaintza-burua; eta Edurne Arangoa, Harrera-burua, besteak beste.

Dominguez kontseilaria pozik agertu da Erradiologiako zerbitzu berria ezartzearekin; izan ere, osasun-laguntza eskuratzeko hobekuntza garrantzitsua da, joan-etorriak saihesten baititu eta Lehen Arretako taldeen erabakitzeko gaitasuna hobetzen asko laguntzen baitu. Azken horiei ere eskerrak eman dizkie haien ahalegin eta lanarengatik.

Erradiologia-ekipoa jartzeko, eraikina handitzeko obrak egin behar izan dira; hau da, 110 metro karratuko solairu berria eraiki da. Horrez gain, orain arteko espazioak berriz banatu dira, irisgarritasuna eta erabiltzaileen arreta nahiz profesionalen lana errazteko helburuarekin.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak guztira 530.000 euroko inbertsioa egin du; horietatik 328.047 euro handitzeko obretarako erabili dira, 197.890 euro X izpien aparatu digitala eta errobotizatua erosteko eta beste 4.075 euro gelako ekipamendua jartzeko. Zerbitzua abian jarrita, Altsasuko plantillan erradiologian espezialista den teknikari baten postua eta lanaldi murriztuko beste postu bat sortu dira.

Zerbitzuan erradiografia sinpleak egingo dira; hau da, batez ere patologia muskuloeskeletikoak (bizkar-hezurra barne) edo toraxen ingurukoak (katarro-prozesuak, pneumonia,…) baloratzekoak. Halaber, hain ohikoak ez diren beste erradiologia-mota batzuk egin ahal izango dira, garezur, aurpegi eta sabelaldekoak. Probak jada formatu fisikoan sortzen ez direnez, formatu digitalean eskuratu ahal izango dira, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren sareko edozein puntutan ikus ahal izango dira. Artatzeko ordutegia 11:40tik 19:00etara bitartekoa izango da asteko egunetan, eta larunbata, igande eta jai-egunetan, 10:00etatik 20:00etara bitartekoa.

Erradiologia-zerbitzua Lehen Arretakoek eta osasun-zentroek erabakitzeko gaitasun gehiago izateko bultzaturiko ekimenen barruan sartzen da; modu horretan, gaixoek diagnostikoak azkarrago eskuratu ahal izango dituzte, joan-etorriak saihestearekin batera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa