(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kirol-merezimenduko zilarrezko dominetan eta ohorezko aipamenetan hautagaiak aurkezteko epea ireki da
asteartea, 2018.eko urriak 16


Hogeita bost urte edo gehiago kirola sustatu izana eta honen alde egin diren garrantzi handiko ekintzak eta ibilbideak sarituko dira


Urriaren 29arte, hautagaiak aurkez daitezke, Nafarroako Gobernuak urtero saritzen dituen kirol-merezimenduko zilarrezko dominetan eta ohorezko aipamenetan.

Sari hauen helburua da, zilarrezko dominak ematea Nafarroako Foru Erkidegoan 25 urte baino gehiago eskuzabaltasunez kirola sustatu duten pertsonei, eta ohorezko aipamenak egitea Nafarroan kirolaren alde egin diren garrantzi handiko ekintza eta ibilbideei. Elkarte eta kirol entitateetan egindako proposamen berritzaileen ekarpena ere baloratuko da.

Kirol taldeek zein beste entitatek (udaletxeak, ikastetxeak, erakundeak eta bestelakoek) hautagaiak aurkez ditzakete ondorengo inprimakia betez. Eskaerak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan, Nafarroako Gobernuko gainerako erregistroetan edo 30/1992ko legean aipatzen diren lekuetan aurkeztu behar dituzte.

Kirol-merezimenduko zilarrezko dominak eta ohorezko aipamenak Nafarroako Eguneko ospakizun ekitaldietan emango dira.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa