(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako hamaika institutuetako 700 ikasle inguruk “Irakurketaren Epizentroak” proiektuan parte hartuko dute asteartea, 2018.eko urriak 16


Epaimahai taldeko kide izanen dira eta gaztelaniaz gazteentzako argitaratutako eleberririk onena aukeratuko dute


Nafarroako 11 institutuetako DBHko 1. 2. eta 3.go mailetako eta Batxilergoko 1. mailako 647 ikasleek, Liburutegi Publikoek irakurketa sustatzeko sortutako “Irakurketaren Epizentroak” proiektuan parte hartuko dute. Zehazki, Martzila, Barañain, Atarrabia, Burlata, Zizur Nagusia eta Iruñeko Basoko, Julio Caro Baroja, Mendillorri, Ochoa de Olza, Biurdana eta Iturramako BHIko ikasleek.

Ikasleak, irakasle, gazte-irakurketa klubetako eta 20 bat liburutegi publikoetako erabiltzaileekin batera, 2017an gaztelaniaz argitaratutako eleberri onena aukeratzeko epaimahaiko kide izango dira.

Proiektuan parte hartuko dutenek hiru lan finalista irakurriko dituzte: Maite Carranzaren “Una bala para el recuerdo”, Anna Mansoren “Lo del abuelo” eta Fernando Lalanaren “El Matarife”. Parte-hartzaileek, 700 inguru, Nafarroako liburutegi publikoetan elkartuko diren irakurketa klubetan banatuko dira bakoitzak irakuri duen eleberriaren inguruan eztabaidatu eta “Irakurketaren Epizentroak” ekimenaren lehen edizioko irabazlea aukeratzeko.

Liburutegietan egingo diren topaketak abenduaren 13 eta 20an, otsailaren 14 eta 21ean eta maiatzaren 4 eta 9an egitea aurreikusten da. Saria egilearekin egingo den topaketa batean emango da ekaineko lehen hamabostaldian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa