(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ollo kontseilariak Tuteran ireki du herritarren partaidetzari buruzko jardunaldi zikloa asteartea, 2018.eko urriak 16


Erakunde publiko eta pribatuei zuzendutako jardunaldi hauen saio berriak egingo dira azaroan Leitzan eta Garesen


Ana Ollo eta Eneko Larrarte, Tuteran, jardunaldien hasieran.

Ana Ollo eta Eneko Larrarte, Tuteran, jardunaldien hasieran. ( irudia handitu )

Tuteran antolatu da astearte honetan, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak, erakunde publiko nahiz pribatuak haren funtzionamenduaren demokratizazioari lotzeko antolatu duen herritarren partaidetzari buruzko eskualde mailako hiru saioetako lehena. Azaroan, antzeko beste bi saio eginen dira Leitzan eta Garesen.

Departamentuko kontseilari Ana Ollok ireki ditu Tuterako hitzaldiak, bertako alkate Eneko Larrarterekin batera. Jendaurreko agerraldian, Ollok parte-hartze bidezko demokraziaren garapena defendatu du ordezkaritza bidezko demokraziaren osagarri gisa, eta politika publikoak aurrera ateratzeko, politika horien eraginpeko beste maila instituzional eta sozial batzuk ere kontuan hartu behar direla gogoratu du, arazo konplexuei ekiteak dakartzan zailtasunei buruz ere hausnarketa eginez, “bereziki erabakiak hartzeko prozesuan herritarren iritzia kontuan hartzen ez baldin bada”.

Ordezkaritza bidezko demokraziaren funtzionamendu okerrak eragindako desilusioaren aurrean, eta horri atxikita arazo konplexuetarako konponbideak txarrerako sinplifikatzen dituzten fenomenoen goraldiari bizkar eginez, Ollo kontseilariak herritarren partaidetzaren garrantzi gero eta handiagoa nabarmendu du, “baldin eta gure politika eta zerbitzu (publiko nahiz pribatuen) kudeaketan integratzen badugu, gure erakundeak gero eta irekiagoak, gardenagoak eta parte-hartzaileagoak izan daitezen”.

Azken gai hau jorratu du, kontseilariaren agerraldiaren ondoren, Nafarroako Gobernuko Herritarren Partaidetzaren Ataleko buru Javier Asínek eta UNEDen Tuterako irakasle Angel Minondok emandako hitzaldiak.


Bertaratutako entitate eta erakundeen ordezkariak.

Bertaratutako entitate eta erakundeen ordezkariak. ( irudia handitu )

Jarraian, Erriberako lurralde errealitateari atxikitako herritarren partaidetzarako zenbait prozesu aurkeztu dira, Eder Partzuergoak eta Cascante, Castejon, Arguedas eta Tuterako udalek eskualdeko beste erakunde sozial eta enpresarial batzuekin batera bultzaturikoak.

Mendialdea eta Erdialdea

Azaroaren 16an, Nafarroako Mendialdeari dagokion jardunaldia eginen da Leitzan, eta hilaren 27an, Erdialdeko erakunde eta entitateei partaidetzaren balioa eta eginkizuna azalduko dizkien saioa, Garesen.

Saioak, aurretiaz jakinarazi denez, publiko osoari irekita daude, baina bereziki entitate publikoetako, enpresetako, sindikatuetako, erakunde profesionaletako eta komunikabideetako zuzendaritzakideei eta teknikariei zuzenduta, kudeaketa publiko eta pribatuari buruzko baterako hausnarketa egin dezaten, betiere herritarrek bakoitzaren jarduketa-esparruei buruz egin ditzakeen iradokizunak eta ekarpenak jasotzeko irekita daudela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa