(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturak Jesús García Leoz konpositorearen biografia aurkeztu du (1904-1953) asteazkena, 2018.eko urriak 17


Konpositorearen familiak bere legatua Nafarroako Artxiboari laga zion 1996an


Liburuaren azala. ( irudia handitu )

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak Jesús García Leoz, un legado interrumpido (1904-1953) lana aurkeztu du, Laur Celaya Alvarez egilearena. Hura departamentu honen Argitalpenen Negoziatze sailak argitaratu du. Laura Celaya Historian doktorea da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik, Jesús García Leozi eta bere obrari buruzko tesi batekin. Celaya andreak bere ikerketa Nafarroako Errege Artxibategi Nagusiaren funts dokumentalari buruz egin zuen, familiak 1996. urtean laga ondoren. Doktore tesi honekin Nafarroako konpositore hau lehenengo aldiz sakon aztertu zen. Berei bibliografia, lengoaia eta obra aztertu ondoren, arrazoitutako lehenengo katalogoa aurkeztu du, guztira 489 musika erreferentziekin.

Konpositorea

Jesús García Leoz (1904 Erriberri - 1953 Madril), musikaria eta konpositorea izan zen. Madrilen ikasi zuen Joaquín Turina bezalako irakasleekin. Azken horrek bere dizipulu kutuntzat hartu zuen. Errepublikako belaunaldikoa izanik, García Leoz oso garrantzitsua izan da, batez ere, zineari egindako ekarpen zabalarengatik.

Gaztetan Argentinan egon ondoren, García Leozek lehenengo etapa garrantzitsu bat izan zuen, ezkerraldeko sektore jakintsuetan aktiboki parte hartuz. Guda Zibilak Rafael Alberti eta Mª Teresa Leónen eskutik Faxisten aurkako Intelektualen Aliantzarekin batera gain hartutako konpromisoa azpimarratu zuen, eta musika salaketa egiteko tresnatzat hartu zuen, dokumental zein antzerki obretan, eta jarduera hark Porlierreko kartzelara eraman zuen. Joaquín Turina irakaslearen laguntza jaso zuen pairatu behar izan zuen garbiketa politikoaren prozesuan.

Gerraostearekin bere ideiei uko egin zien eta erbeste isila ekarri zion. Baina, aldi berean, bere ogibideari esker, García Leoz Madrilgo musikako gizartean bere lekua aurkituz joan zen.

Legatua

García Leoz musika zinematografikoaren eremuan, autodidakta izandako lehenengo profesionaletako bat izan zen. Zinerako ehun soinu banda baino gehiago konposatu zituen, besteak beste, "Bienvenido Mr. Marshal", eta antzerki lirikorako konposatutako obrak, kontzerturako musika –"Tríptico"– edo ganbera eta orkestra musika –"Sinfonía en La bemol mayor"–.

Bere lanak hainbat sari eskuratu zituen, 1941ean Konposizioaren Lehenengo Saritik hasi eta, Idazle Zinematografikoetako Zirkuluaren sei Sari eskuratuz, 1945 eta 1953 artean.

1996. urtean José Luis García Leoz semeak aitaren artxibo musikala Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari entregatu zion, eta ordutik erakunde hori legatua babesteaz arduratzen da.

Hitzaldia eta musika ekitaldia

Monografia argitaratu denez, Nafarroako Errege Artxibategi Nagusiak jarduera bat programatu du Jesús García Leoz konpositorearen lana ardatz hartuta. Hura asteazkenean izango da, urriak 17, 19:00etan ekintza aretoan. Ekitaldian Erriberriko konpositoreari buruzko hitzaldi bat eskainiko da, Laura Celayaren eskutik, eta arpaz jotzeko “Impromptu” interpretatuko du Alicia Griffiths Turrillas Nafarroako arpa joleak. “Impromptu” konpositoreak berak 1946.urtean María Lola Higueras lagunari oparitu zion partitura ezezaguna da. Azken horrek Nafarroako Errege Artxibategi Nagusiari iaz laga zion eta bertan kontserbatzen da.

Jarduera hau Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Artxibategi eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua-Viana Printzearen Erakundeak sustatutako “Octubre Archimusical” zikloaren barruan dago, “Archivo de la Música y de las Artes Escénicas de Navarra” programan. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa