(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñean egingo da larunbat honetan Nafarroako Irakurketa Kluben VIII. Topaketa osteguna, 2018.eko urriak 18


Holandako Herman Koch-ek, "La cena" edo "Casa de verano con piscina" bezalako nobelen egileak, emango dio hasiera jardunaldiari


Larunbat honetan, urriaren 20an, goizeko 9:30etik aurrera, Iruñeko Musika Hiriko Fernando Remacha Auditoriumean  egingo da Nafarroako Irakurketa Kluben VIII. Topaketa, eta oraingoan nazioarteko gonbidatu bat izango dugu, Herman Koch holandarra, nazioartean arrakasta handia izan duten nobelen egitea: “La cena”, “Casa de verano con piscina” edo “Estimado señor M.”; halaber, gure artean izango dira Ignacio Escolar autorea, eldiario.es-en sortzailea eta Joaquim Bosch epailea.

400 bat pertsonak eman dute izena, gehienak ere Nafarroan dauden 175 klubetakoren batekoak. Nahiz eta topaketa horiek duela zortzi urtetik hona Liburutegien Zerbitzuak antolatzen eta sustatzen dituen, gonbidapena egin zaie liburutegi publikoetako irakurketa klubei (gehiengoa) nahiz unibertsitateetako eta institutuetako klubei, elkarteei, egoitzei, liburu-dendei, e.a. Hain zuzen ere, aurten, Nafarroako irakurketako kluben mapa egin da, eta topaketan aurkeztuko da; bertan, klub guztiak ez ezik, haien espezializazioak ere (nobela beltzaren edo nobela historikoaren komikiak, besteak beste) jaso dira.

Programa

Jardunaldia 10:00etan hasiko da Herman Koch-en hitzaldi edo mahai-inguruarekin, eta publikoak ere aukera izango du harekin hitz egiteko. Atsedenaldiaren edo kafearen ondoren, 12:30ean, Nacho Escolar kazetariak eta Joaquim Bosch epaileak, “El secuestro de la justicia: Virtudes y problemas del sistema judicial español” liburuaren egileak, justiziari buruzko elkarrizketaren protagonistak izango dira.

Topaketa 14:30ean amaituko da jazz kontzertuarekin, Iñaki Rodríguezen eskutik (Swing Quartet).

Topaketa hauek ibiltariak dira, eta aurreko edizioetan Barañainen, Tuteran, Martzillan, Burlatan edo Tafallan egin dira; gainera, horietan honako hauek bezalako idazleek parte hartu dute: Rosa Montero, Marta Sanz, Dolores Redondo eta Sara Mesa; edo Héctor Abad, Manuel Rivas, Ignacio Martínez de Pisón, Jorge Herralde, Isaac Rosa eta Carlos Zanón.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa