(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak 27.900 euro banatuko ditu ikasketxeetan ikerketa proiektuak bultzatzeko osteguna, 2018.eko urriak 18


Bost ikerketa finantzatuko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Nafarroako Unibertsitatean


Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak ikastetxeetan ikerketa-proiektuak egiteko dirulaguntza-deialdia ebatzi du. Guztira, 27.900€ banatuko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Nafarroako Unibertsitatean egingo diren bost ikerketa finantzatzeko.

Deialdi honek bi helburu ditu. Alde batetik, zientzia-ikerketaren arloko ezagutza ikastetxeetara zabaltzea (enpresa arloan gero eta sarriago aplikatzen ari den ezagutzaren transferentzia deritzona), eta bestetik, Hezkuntza Departamentuari Nafarroan esparru pedagogikoaz harantzago dauden interes estrategikoko zeharkako gaiei buruzko datu zientifiko espezifikoak jasotzeko aukera eskaintzea.

Ekintza hau Hezkuntza Kontseilariak, Nafarroako unibertsitate presentzialetako Errektoreek eta UNEDi atxikitako zentroetako zuzendariek martxoan sinatu zuten Ikerketa-Jarduerak egiteko Hitzarmenean jasotakoari jarraiki gauzatuko da.

Hitzarmenak jarduera hori errazten die ikertzaileei, funts publikoekin finantzatzen diren ikastetxeetarako sarbidea bermatuz, eta ikastetxe horietan ezagutza transmititzeko jardunaldiak egitera ere behartzen ditu, Administrazioari zientzia arloko aurkikuntzak eremu akademikotik harantzago zabaltzeko beharra ezarriz.

Diruz lagundutako ikerketek era askotako helburuak dituzte; hala nola, haurrek atzerriko hizkuntzetan idatzitako sormen-lanetan ereduak eta zuzenketak erabiltzea, eskola munduan ikerketa sartzea (bereziki nesken artean, STEM adarrei dagokienez), haurtzaroan elikagaiak hautatzea eta haurren obesitatea eta gehiegizko pisua prebenitzea, edota hezkuntza inklusiboa eta gaixotasun arraroak dituzten ikasleen aurkako eskola-jazarpenaren prebentzioa.

Deialdiak 16 proiektu-eskaera jaso ditu, eta datu honek oso-osorik egiaztatzen du Nafarroako unibertsitateek garrantzizko eta gaurkotasunezko gaiei ekiteko duten potentzialtasuna. Ekimena Hezkuntza Departamentuak zientzia zabaltzeko abiarazi dituen #IkerketabIrIbIla #investigacióncircular #circulaReseach bezalako ekintza-esparruaren barruan garatu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa