(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zazpi erakunde, Nafarroako Urrezko Domina eskuratzeko hautagai ostirala, 2018.eko urriak 19


Luze gabe, epamahaiak proposamena helaraziko dio Nafarroako Gobernuari


Hautagaitzak aurkezteko prozesua bukaturik, zazpi erakunde hauek dira aurtengo Nafarroako Urrezko Domina eskuratzeko hautagaiak: Iruñeko Abokatuen Elkargo Txit Prestua, Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkartea eta Alargunen Herriko Elkartea, Bilaketa Elkartea, Gogoa Foroa, Code Matrix SLU, Krisiaren aurkako Adinekoen Koordinakundea eta Saray, Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkartea.

Horien artean, luze gabe, Epaimahaiak hiru entitate ere hautatuko ditu, eta Nafarroako Gobernuari helaraziko dizkio saria nori eman erabaki dezan. Golardo honetan, lehendabiziko aldiz, Nafarroako herritarrek parte hartu ahal izan dute hautagaitzak proposatzeko.

Iruñeko Abokatuen Elkargo Txit Prestua hiru bideren bitartez izendatu dute golardo honetarako. Alde batetik, Ángel Ruiz de Erenchun Oficialdegui senatari ohi eta elkargo profesional horretako dekano emerituak izendatu du, eskaerari 388 atxikimendu erantsiz. Nafarroako Merkataritza eta Industriako Ganbera Ofizialak ere Iruñeko Abokatuen Elkargoa aurkeztu du hautagai gisa, baita Elisa Viscarreten "Historia del M.I: Colegio de Abogados de Pamplona (1818-2018)” doktorego tesia zuzendu duen Mercedes Galán Lordak ere, lan akademikoaren epaimahaiaren izenean.

Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkartea eta Alargunen Herriko Elkartea Comisiones Obreras sindikatuak proposatu ditu.

Bilaketa Elkartea deritzon Agoizko kultura erakundea Raquel Gutiérrez Torrejónek aurkeztu du.

Gogoa Foroa deritzon kristautasunaren eta egungo munduaren arteko topagunea Ana Ansa Ascuncek, Ana Aliende Urtasunek eta Juan García Santamaríak proposatu dute.

Santiago Sainz Caparrosok Code Matrix SLU enpresa tuterarraren hautagaitza aurkeztu du.

M. Gracia Moreno Solak, Nafarroako Eztabaida Sozialen Elkartearen (ANDES) izenean, Krisiaren aurkako Adinekoen Koordinakundea proposatu du hautagai gisa.

Pertsona berak Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkartearen hautagaitza helarazi dio Epaimahaiari.

Parte hartze bidezko golardoa

Gogoratu behar da, lehendabiziko aldiz, Nafarroako Gobernuak herritarren partaidetzari ireki diola gizartea hobetzen, balio demokratikoak indartzen edota Foru Komunitatearen kanpoko irudia bultzatzen laguntzeagatik nabarmendu diren pertsonak, erakundeak, entitateak eta kolektiboak aldarrikatzea xede duen Nafarroako golardo gorenerako hautagaitzak aurkezteko prozesua.

Elkarteek, erakundeek eta era guztietako entitateek, baita pertsona fisikoek ere, hautagaitzak aurkezteko epea izan zuten (abuztuaren 29tik urriaren 15era bitartean), prozesuan Nafarroako gizartearen parte-hartzea bermatzeko asmoz.

Luze gabe, Epaimahaia bilduko da, aurkeztutako hautagaitzetatik hiru ere aukeratzeko helburuarekin. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo buru, ondoko atal hauetako zuzendaritza nagusien arduradunak ditu epaimahaikide: Industria, Energia eta Berrikuntza; Errealitate Sozialaren Behatokia eta Gizarte Politiken Plangintza eta Ebaluazioa; Aurrekontua; Lehendakaritza eta Gobernu Irekia; Komunikazioa eta Erakundeekiko Harremanak; Hezkuntza; Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua; Vianako Printzearen Erakundea-Kultura; eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendua.

Epaimahaiak aukeratutako hiru hautagaitzak Nafarroako Gobernuari helaraziko dizkio, eta honek, Lehendakariaren ekimenez, bat hautatuko du datozen asteotan Gobernuaren Erabakiaren bitartez, dominaren kontzesioa onartuz.

Proposatutako hautagaietako bat aukeratzerakoan, Epaimahaiak, oroz gain, honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan: herritarrek aintzakotzat jotzen duten ekintzabide pertsonal edo kolektibo eredugarria; gizartearen balio demokratikoen alde egindako ekarpena; elkartasunaren eta herritarren aldeko lanaren arloko ekintzen bultzada; gizartea bidezkoagoa eta solidarioagoa egiteko ibilbideak kultura, enpresa, gizarte eta bestelako jarduera-eremuetako alderdietatik begiratuta; emakumeen ekarpen soziala aldarrikatzen duen genero-parekotasuna; hezkuntza, osasuna, ingurumena eta gizarte-aurrerakuntzaren sustapena; eta Nafarroaren irudia kanpoan bultzatzea.

Saritutako erakundeari Nafarroako Urrezko Domina emango dio Nafarroako Lehendakariak abenduaren 3an, Nafarroako Egunarekin bat eginik, Nafarroako Jauregian egingo den ekitaldi solemne batean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa