(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ibilgailuen baldintzak zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina berria urriaren 22tik 28ra
ostirala, 2018.eko urriak 19


Arreta berezia eskainiko zaie ibilgailuen segurtasun-elementu guztien mantentze eta doikuntza egokiari


2018ko urriaren 22tik 28ra bitartean, Foruzaingoko, Guardia Zibileko eta Tokiko Poliziako agenteek ibilgailuen baldintzak zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina burutuko dute, besteak beste, pneumatikoak, argiak, ibilgailuen matrikula-plakak eta dokumentazioa ondo dauden egiaztatzeko.

Ekimena Bide Segurtasuneko Nafarroako Estrategiaren Ekintza Planean sartzen da, eta helburuetariko bat da mugikortasun seguruagoa eta iraunkorragoa lortzea.

Ibilgailuen elementu guztiei erreparatuta, agenteek garrantzitsutzat jotzen dute pneumatikoen marrazkiaren sakonera aldizka egiaztatzea (3 mm-ko sakonera gomendatzen da). Halaber, komeni da pneumatikoa desberdin gastatzen den berrikustea, batez ere aurreko gurpiletan, eta presioa ere tarteka aztertzea.

Argiei dagokienean, kontuan izan behar da autoaren argiak intentsitatea galtzen joaten direla erabileraren poderioz; hortaz, 40.000 km egindakoan edo bi urtetik behin aldatu egin behar dira, eta binaka aldatu behar dira, erabilera simetrikoa izateagatik.

Horrez gain, matrikularen plakak kontrolatuko dira; izan ere, irakurterrazak izan eta hondatu gabe egon behar dute. Azkenik, ibilgailuak eskatutako dokumentazioa baduen egiaztatuko dute; hau da, gidariaren gidatzeko baimena, ibilgailuaren zirkulazio-baimena eta IAT txartela eta eranskailua, betiere aurreko kristalean ikusteko moduko lekuan egon behar duena.

Ibilgailuaren antzinatasuna, arrisku-faktorea

Ibilgailuaren antzinatasuna arrisku-faktore garrantzitsua da, segurtasun-sistemak eta -ekipamenduak eguneratuta ez edukitzeagatik. Bide Segurtasuneko Nafarroako Estrategiaren datuen arabera, kontuan izan behar da hiltzeko edo zauritua izateko arriskua bider bi biderkatzen dela istripua 10-15 urte arteko antzinatasuneko ibilgailuarekin izatean, 5 urtetik beherako ibilgailuekin gertatutakoekin alderatuta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa