(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NLk 5 milioi euro jarri ditu langabezian dauden pertsonak trebatzeko prestakuntza-erakundeen bitartez, 2019an eta 2020an ostirala, 2018.eko urriak 19


Zerbitzuak prestakuntza-eskaintza hainbesteko aurrerapenarekin duen lehen aldia da


Nafar Lansarek Nafarroako Aldizkari Ofizialean 5 milioi euroko laguntzen deialdi berria argitaratu du, prestakuntzako erakunde publiko zein pribatuentzat, langabeei zuzendutako ikastaroak antolatzeko 2019 eta 2020 urteetan zehar. Eskaerak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 2an amaitzen da.

Deialdiaren ezaugarriak medio (hainbat urtetarakoa eta aldez aurretik izapidetua), prestakuntza-eskaintza prest izango da 2019ko urtarrilaren 1erako eta 2020. urtetik aurrera ere bai, bi ekitaldiko aurrerapenarekin. Urtero, NLk 2,5 milioi euro jarriko ditu.

Berrikuntza gisa, familia profesional guztietan moduluaren prezioa %5 gehitu da. Balorazio-irizpideen artean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko neurriak izan behar dituzte erakundeek. Halaber, prestakuntza amaitzen denetik hasita, kontratua egiteko epea hiru hilabetetik sei hilabetera luzatu da. Eta, azkenik, penalizazioen erregimena jarri da, segimenduko eta kontroleko jardueren esparruan arauak bete ez direla ikusten bada.

Kudeaketa-hobekuntzak prestakuntzan

NLk barneko kudeaketa-sistema hobetu egin du, ikastaroen eskaintza etengabea izan eta urtearekin batera has dadin. 2017az geroztik, langabeentzako ikastaroak eskaintzen ditu prestakuntza-erakundeen bitartez, urtarrilaren 1etik aurrera. Aurretik, izena emateko egunak otsaila eta uztaila artean irekitzen ziren.

Neurri horiei (aurreratzea eta hainbat urtetarakoa) sinplifikatze-neurriak gehitu zaizkie, prestakuntza-erakundeei ordainketak bizkorrago egin ahal izateko. Fakturak justifikatzeko sistemaren aurrean, NLk 2017an ezarri zuen modulukako ordainketa, prezio itxiarekin familia profesionalaren eta ikastaroaren maila teknikoaren arabera. Galdetutako prestakuntza-erakundeen %100ak sistema hori nahiago du fakturak aurkeztearena baino. Erakundeen %20ak 8ko nota jarri dio, %40ak 9koa eta beste %40ak 10ekoa.

Era berean, NLk "Iris" izeneko tresna berri bat abian jarri du diruz lagundutako prestakuntza-ikastaroak kudeatzeko. Aplikazioa erakundearen beste batzuekin integratuko da, eta ondorengo abantailak eskainiko ditu: dokumentazioa murriztea, informazioa berrerabiltzea eta erakunde ofizialetan egiaztatzea, bidalketen erreporte automatikoa, segurtasuna datuak egiaztatzerakoan, arintasuna komunikazioetan eta prozeduren sinplifikazioa, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa