(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako I. Argazki Rallyan parte hartzeko epea zabalik dago ostirala, 2018.eko urriak 19


Azaroaren 20ra arte, parte-hartzaileek argazkiak bidali ahal izango dituzte bi kategoria hauetarako: Orokorra eta Instagram


San Miguel de Aralar.

Aralarreko irudia. ( irudia handitu )

Larunbat honetan (urriak 20), Nafarroako I. Argazki Rallyan parte hartzeko epea zabalduko da. Turismo eta Merkataritza Zuzendari Nagusiak Basoak eta mahastiak udazkeneko programazioaren barruan martxan jarri duen proposamen turistiko bat da, eta turistak eta bisitariak animatzea du xede, urteko sasoi honetan Nafarroako basoen eta mahastien distira eta edertasuna kamerarekin harrapa ditzaten.

Bi kategoria ezarri dira, Orokorra eta Instagram. Lehenbizi, parte-hartzaileak lehiaketarako webean izena eman beharko du www.navarradefoto.com, eta aukeratu kategoria batean edo bietan parte hartu nahi duen. Kategoria orokorrean, parte-hartzaile bakoitzak bi argazki bidal ditzake, 100 MB tamainakoak gehienez, eta JPEG, PNG edo TIFF formatuan.

Instagram sare sozialaren kategorian parte hartzen dutenek beren kontuan nahi adina argazki argitara ditzakete, baldintza bakarrarekin, @turismonavarra etiketa eta #Navarradefoto hashtaga jartzea. Baldintza horiek betetzen ez dituen argazkia ez da aintzat hartuko.

Epaimahaiak modalitate bakoitzeko argazkiak baloratzeko hiru irizpide hartuko ditu oinarritzat: originaltasuna, Nafarroan ateratako argazki bat dela antzematea eta gure baso eta mahastietan udazkeneko bizipen bat erakustea. Orokorra kategoriako lehenengo saria Nafarroako landetxe batean bi pertsonentzako egonaldia izango da, eta Instagrameko irabazleak Reyno Gourmet produktu-sorta bat eramango du etxera. Oinarriak, baldintzak eta sariak www.navarradefoto.com webean kontsulta daitezke.

Basoak eta mahastiak programaren barruan argazki gehiago

Nafarroako I. Argazki Rallyaz gainera, Baso eta Mahastien Programak Baso teknika fotografikoa hobetu nahi dutenentzat mugikorrarekin argazki-tailerrak antolatu ditu. Larunbat honetan, Los Arcoseko Valcarlos Upategien mahastietan egingo da, igandean (urriak 28), Quinto Realen basoan, eta larunbatean (azaroak 3), Urbasa-Andia Parke Naturalean. 10:30ean hasiko da, eta aurretiaz izena eman behar da helbide honetan: talleres@navarradefoto.com.

Beste ekintzetako bat Starligh helmuga turistiko gisa sailkatuta dagoen Erronkari haraneko zeru izartsuak ikustea izango da, larunbatean (hilak 20), 21:00etan, Ilargiaren Behaketarako Nazioarteko Egunarekin bat etorriz. Larunbatetarako eta igandeetarako ekintza hauek planifikatu dira halaber: zaldi-ibilaldiak Baztango Haranean, Arbaiungo Arroilaren zonan eta Lokiz Mendizerraren behealdeko artadietan, paseoak poney gainean Orgiko basoan eta bisita mikologikoak Ultzamako Parke Mikologikora eta Iratiko Oihanera.

Programa osatzeko ekintza hauek egingo dira: Aralarko Mendilerroaren mendi-ibilbide luzeak; Erronkariko eta Otsagabiako Natura Interpretazio Zentroek eskaintzen dituzten natura-paseoak; paseo gidatuak bizikletaz eta oinez; eta Tafallan larunbatean hasiko diren Nafarroako ardoa JD eta Erronkariko gazta JD dastatzeak.

Beste ekitaldi turistiko batzuk astebukaerarako

Halaber, gure geografian hainbat ekitaldi turistiko gozatu ahal izango ditugu asteburuan. Erriberako hiriburuak urriaren 20an “Tuterako Alde Zaharreko Eguna”“Día del Casco Antiguo de Tudela” ospatuko du, auzoan elkarrekin bizi diren pertsona eta elkarte guztiei ikusgaitasuna emateko, aurten “Red-descubriendo el Casco Antiguo” esloganaren pean.

Mendabia jatorri- eta kalitate-deitura babestuko produktu gehien dituen udalerria da. Hamaika produktu guztira. Aberastasun gastronomiko eta kultural hori ezagutzera emateko, hilaren 20an eta 21ean Jatorri Deituren Azoka Feria de las Denominaciones antolatuko du. Azokan, jaki gozo-gozoak dastatzeko aukera egongo da, horien artean Lodosako pikillo piperrak, Errioxako ardoa JD, kaba, zainzuria, olioa, patxarana, Tuterako orburuak, arkumea edo txahal urrixa.

Baztan, Malerreka, Cinco Villas, Bertizarana eta Xareta Ehizako Jardunaldi Gastronomikoan Jornadas gastronómicas de caza murgilduta daude, sasoiko produktu zinegetikoekin egindako menu iradokitzaileak eskainiz. Azaroaren 20ra arte, errezeta tradizionalak goi-mailako sukaldaritzarekin konbinatuko dira, ahosabai eta poltsiko guztiei gustu emateko.

Larunbaterako eta iganderako antolatu diren Oteiza Museoaren Ate Irekien Jardunaldiek Jornada de puertas abiertas en el Mueso Oteiza eta larunbatean haurrentzako ipuin kontalariarekin amaituko den Villafrancako Jardunaldi Barrokoak Jornadas barrocas de Villafranca emango diote ukitu kulturala, eta Vianako Aste Gastronomikoak Semana berriz, gastronomikoa. Urriaren 22tik 29ra, tailer, hitzaldi, erakusketa, lehiaketa, pintxo eta menu bereziek herria alaituko dute, eta jai-giroa izango da nagusi.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa