(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialetako lehendakariordeak Gizarte Zerbitzuen Finantzaketa Dekretu eta Lehen Mailako Arretarako eredu berrien jardunbideak aurreratu ditu astelehena, 2018.eko urriak 22


Gizartearen egungo beharretara hobeto egokitzea eta finantzaketa-sistema azkar, egonkor eta eraginkorra ezartzea du xede 


Lehen Mailako Arretarako jardunbidea

Ezkerretik eskuinera, Gema Mañú lehendakariorde Laparra eta Manuel Aguilar. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariordeak “Gizarte Zerbitzuen Lehen Mailako Arretarako eredu berri baterantz” jardunaldiaren markoan, Gizarte Zerbitzuen Finantzaketa Dekretu eta Lehen Mailako Arretarako eredu berrien jardunbide batzuk aurreratu ditu.

Gizarte Zerbitzuetako Lehen Mailako Arretarako sareak sistemaren ardatz nagusiak dira eta oraingo testuinguru sozialak ez du inolako zerikusirik sortuak izan zirenekoarekin alderatuz gero. Hausnarketako jardunaldi honetan Gizarte Zerbitzuetako Lehen Mailako Arretarako eredu berri bat lortzeko jarduera-proposamenak ezarri nahi izan dira, gaur egungo behar sozialei erantzun ahal izateko sistema irmo, bateratu eta egonkorra ezartzeko xedez.

Hogeita hamar urteotan, gizarte garatuek bizi izan dituzten aldaketek eskaera berriak mahaigaineratu dituzte, haiei erantzun “familiarra” emateko gaitasuna murrizten zen aldi berean. Gizarte zerbitzuen jarduera tradizionalarekin lotura duten baina erantzun ezberdinak eskatzen dituzten eremuetako beharrak dira. Eskaera berri horiek, batzuetan “arrisku sozialak” deiturikoek, zerikusia dute gai hauekin:

· Iraupen luzeko zainketak, eta, orokorrean, beren egunerokoan funtsezko jarduerak bete ezin dituzten pertsonak zaintzea eta langutzea oso garrantzitsua da biztanleria zahartzen ari den testuinguru batean.

· Adingabekoak hazten laguntzea, bizitzako lehenengo urteen garapenak ondorio garrantzitsuak dituelako helduaroan jarduteko eran.

· Eremu ezberdinetan (familia, lana, bizitokia…) areagotzen doazen ezegonkortasunek zapuztutako edo galarazitako bizitzako prozesuak berregiten laguntzea, eta garapen pertsonala eta zailtasunak dituzten pertsonen erkidegotzea sustatzea.

· Errenta-bermeak mugak ditu, enpleguak eta handik eratorritako kontribuzio-babesak ez dituztelako beti segurtasun ekonomikoa eta mekanismo tradizionalak (bereziki kontribuziozkoak) bermatzen.

 

Bestalde, Laparrak xehatu du “lurraldearen zein gizartearen ikuspegitik Nafarroako errealitate ezberdinak barne hartzen dituzten irizpideak zehazte aldera, Gizarte Zerbitzuen Finantzaketaren Foru Dekretu berria proposatzeko sortua izan zen lantaldea bere egitekoa amaitzen ari dela”.

Finantzaketa-sistema berriak aldagai hauek aintzat hartuko ditu.

Egiturazko kostuak: oinarrizko gizarte-zerbitzuek agindutako zereginak betetzeko nahitaezko kostuak dira, hots, langileen kostuak eta funtzionamendurako kostuak eta sakabanatze handiago edo txikiago baten ondorioz kostu horiek areagotu ditzaketenak. Proposamen berriak biztanle-tarteak, oinarrizko lanbide-taldeak eta sakabanatze geografikoko indizea lantzen ditu.

Oinarrizko zona bakoitzeko gizarte-eta arreta-ezaugarriei lotutako kostu espezifikoak, horiei ekiteko baliabide gehiagoren beharra zehatz dezaketenak. Proposamen berriak neurketarako eta haztapenerako adierazleak eta sistemak zehazten ditu.

Udaleko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuetan mendeko pertsonei arreta emateko kostuak: Mendekotasunari buruzko 39/2006 Legea eta eskainitako orduen % 100 finantzaketa ezartzen duen Gizarte Zerbitzuen 15/2006 Foru Legea betez. 

Gizarteratzeko eta/edo gizarte-larrialdiko prozesuetan laguntzeko diru-laguntzen kostua: finantzaketa-sistemaren nobedadea (diru-laguntzen deialdiaren bidetik) da, lurralde osoan irizpide berdinekin eman daitezen ahalbidetzeko.

Administrazio-prozedurari dagokionez, ordainketen prozesua (Nafarroako Gobernuaren finantzaketan bi ordainketa sartu dira, gaur egungo lau ordainketen beharrean), eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen jardueraren eta gastuaren justifikazioa sinplifikatzeko lanean ari dira.

Halaber, aurreikusita dago Lehen Mailako Arretarako esku-hartze sozialeko erregistro-sistemetan aldaketa bat sartzea: Gizarte Zerbitzuen Lehen Mailako Arretarako programen laneko prozesuak berrikusi eta haien kalitatearen alde apustu egitearekin batera, prozesu horien erregistro-sistema nahitaez berrikusi behar da. Beraz, Lehen Mailako Arretako profesionalei lana erraztu behar zaie. Gaur egun, zerbitzuen azterketa, ikerketa eta plangintza egokia egitea ezinezkoa da harik eta tresna informatiko sendorik ez badugu. Ildo horretatik, Lehen Mailako Arretarako maila guztietan (tokikoa eta autonomikoa), eta, ondorioz, esku-hartze sozialeko hartzaileei, hots, hiritarrei, zerbitzua emango dien esku-hartze sozialeko bilketa-sistema bateratu eta interoperagarri bat edukitzea beharrezkoa da. Sailean, gaur egun dauden aplikazio informatikoak aztertzen ari dira, eta horietan egin behar diren aldaketak eta hobekuntzak detektatzen, esku-hartze sozialeko erregistro-sistema bat gauzatu ahal izateko.

Laparra lehendakariordeak azpimarratu du Lehen Mailako Arretarako eredu eta Finantzaketa Dekretu berriak “gizarte-aldaketa eta -behar berrietara ondo egokitu behar direla, eta kudeaketa-eraginkortasun handiagoa lortu behar dela”. Gainera, honela azpimarratu du: “Gizarte-zerbitzuak gure ongizate-sistemaren ardatzetako bat dira, eta, etorkizunean, are garrantzitsuagoak izan behar dira, lehenago edo beranduago, modu batera edo bestera, gizarte osoari bere bizitza-zikloaren une ezberdinetan arreta ematen diolako”.

Argazki oina: ezkerretik eskuinera, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaile, Gema Mañú, Eskubide Sozialetako Departamentuko lehendakariorde, Miguel Laparra eta Bartzelonako Unibertsitateko Gizarte- Lan eta Zerbitzu Departamentuko irakasle, Manuel Aguilar.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Miguel Laparra, lehendakariordearen adierazpenak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa