(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak Txinako Jiayuguan hiriarekin ikasleen mugikortasunerako hitzarmena sinatu du asteartea, 2018.eko urriak 23


Proposamena departamentuko ordezkariek Txinara egindako bisita instituzionalean sortu zen eta gaur berretsi da


Jiayuguan

Solana kontseilaria Hezkuntza Departamentuko arduradunekin eta Jiayuguaneko ordezkaritzarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta Txinako Jiayuguan hiriko ordezkaritzak ikasle eta irakasleen mugikortasunerako akordioa sinatu dute gaur arratsaldean. Gaurko akordio hau Departamentuko ordezkariek Chinara egindako bisita instituzionalaren baitan gauzatu da.

Nafarroako eta Jiayuguaneko Lanbide Heziketak hainbat antzekotasun dituzte eta helburuetariko batzuekin bat egiten dute. Hori da, Roberto Pérez Elorza Hezkuntzako zuzendari nagusiak, eta Esther Monterrubio Ariznabarretak Lanbide Heziketako zuzendariak, Nafarroako Gobernuko departamentu ezberdinetako arduradunekin batera irailean Txinara egindako bidaia instituzionalean atzemandako alderdietariko bat. Roberto Perez Elorza eta Esther Monterrubio Ariznabarretak ordutik hezkuntza arloko arduradun taldearekin harremanetan jarraitu dute eta bisitan sortutako egitasmoei, ikasleen eta irakasleen mugikortasunean, zein proiektuak elkartrukatzeko ekintzen proposamenari forma eman diote.

Oraingoan, Jiayuguan hiriko ordezkariak izan dira Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren gonbiteari erantzunez bertaratu direnak. Ding Jushneg, Jiayuguaneko alkatea; Zhu Ming, kanpo gaietarako zuzendaria; Wang Lin, hezkuntza arduraduna; Lu Tongzhu, Lanbide Heziketako ikastetxe bateko zuzendaria eta Gan Yuchun, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bateko zuzendariak osatu dute Jiayuguaneko ordezkaritza. Departamentuan, Maria Solana, Hezkuntza kontseilariak egin die harrera, “Hezkuntza Departamentuarentzako nazioarteko lankidetza garrantzi estrategikoa duen helburu bat da, era guztietako proiektuetan murgilduta dauden irakasle, ikasle zein ikastetxeak ditugun une honetan”.

Nazioarteko trukerako akordio gehienak Europa mailan egiten dira eta bide horretan, Roberto Pérez Elorza, hezkuntza zuzendari orokorrak, “Gansu eta bereziki Jiayuguanek emandako aukera baikorra da, izan ere Asiara eta Txinaraino iristeko aukera eman baitigu”, adierazi du.

Bide horretan akordio honek bi ikuspegi betetzen ditu, batetik Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketan harremanak sortuz, eta bestetik, “IKTen bitartez ikastetxeetako ikasle eta irakasleek online bidez egin ditzaketen bestelako ekintzak egiteko aukera ere eskaintzen die”, gehitu du Perezek. “Horrela bi aldeak komunikazio arina mantenduko dute irakasle eta teknikarien artean nazioarteko truke hau garatu ahal izateko”, amaitu du.

Sinaduraren ostean, Roberto Perez Elorza, hezkuntza zuzendariak eta Esther Monterrubio Ariznabarreta, Lanbide Heziketako zuzendariak lagundurik Virgen del Camino IIP eta Padre Moret-Irubide BHI ikastetxeetara bisita egin dute.

Mugikortasunerako hitzarmena

Irakasle eta ikasleen arteko trebakuntza teknikoa zein hizkuntzak hobetzea, espezializatutako irakasleen arteko komunikazioa bultzatzea eta ikastetxe-enpresen arteko lankidetza sustatzea dira hilabete honetan zehar landutako lan-ildoetan jaso diren helburuetariko lau eta Jiayuguango ordezkariek eta Roberto Perez Elorza eta Esther Monterrubio Ariznabarreta ordezkari nafarrek gaur sinatutako akordioaren oinarriak.

Bihar Baluarten ospatuko den Navarra Gansu Foroa eta Nazioartekotzearen Egunaren baitan Nafarroako ordezkaritzak txinako Gansu probintziara egindako bisitan du oinarria gaur Hezkuntza Departamentuan sinatutako hitzarmenak.

Nazioartekotzearen Eguna, Nafarroan nazioartekotzean lan egiten duten enpresa eta agente guztien arteko harremanetarako topagune izateko asmoz sortu da eta goizean zehar merkatu txinatarrak eskaintzen dituen aukeren inguruko hitzaldiak, zein salmenta elektronikoak gauzatzeko ildoak, hitzarmen interkulturalak, zein Txinan enpresak sortzeko legezko arloen inguruan hitz egingo da. Arratsaldean Navarra-Gansu Foroa egingo da arlo instituzionala eta enpresa arloa landuz. Enpresa arloan Nafarroako enpresekin aukera komertzialak aztertzeko asmoa duten Txinako hainbat enpresek hartuko dute parte. Ordezkaritzan Jiayuguaneko kideekin batera, erkidegoko gobernuko, teknologia parkeetako zein probintziko enpresetako arduradunak izango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa