(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa eta Europako beste 16 eskualde SCREEN proiektuaren itxieran, Erroman asteartea, 2018.eko urriak 23


Ingurumeneko zuzendari nagusiak ekonomia zirkularra “iritsi dela geratzeko" azpimarratu du


García Balaguer, bileraren une batean. ( irudia handitu )

Urriaren 18an eta 19an, H2020 SCREEN Ekonomia Zirkularraren inguruko proiektu europarraren amaierako hitzaldian egon dira, Erroman, Eva García Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Raúl Salanueva Hondakinen ataleko burua, Patricia Muñoz Enpresa Sustapeneko Lurzoru Industriala ataleko burua eta Delia Sola Europako Proiektuen eta Lankidetzako negoziatu burua.

Duela bi urte hasi zen SCREEN (Synergic Circular Economy Across European Regions / Ekonomia Zirkularraren aldeko Europako Eskualdeen arteko Sinergiak) proiektua, eta, Nafarroaz gain Italia, Espainia, Portugal, Polonia, Grezia, Frantzia, Erresuma Batua, Holanda, Finlandia, Belgika, Kroazia eta Errumaniako beste 16 herrialde biltzen ditu.

Erroman egin den azkeneko mintegian, bazkideek —inbertsio, ikerketa eta berrikuntzaren arloetan lankidetzarako estrategia ezberdinak martxan jarri dituztenek—landutako ildo ezberdinen emaitzak aurkeztu dituzte, hori guztia Europako Egitura eta Inbertsio Funtsen eta Europako Horizonte 2020 finantzaketa-programaren markoan.


Zuzendari nagusia eta Nicola Zigaretti. ( irudia handitu )

Bi urte hauetan, Nafarroak SCREEN proiektuan parte hartu du, eta hark koordinatutako lantaldeak lurraldeek beren Espezializazio Adimenduneko Estrategien barruan ekonomia zirkularrerako trantsizioa bizkortzen lagunduko dieten sinergiak identifikatu ditu. Bertan, Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzak eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak eta Ingurumenaren eta Lurralde Antolamenduaren zuzendaritza nagusiak (Eva García Balaguer da buru) parte hartu dute.

García Balaguerrek Erromako hitzaldian azpimarratu zuen ekonomia zirkularra kontzeptu berri bat dela “hemen geratzeko etorritakoa”, eta "nahitaezkoa dela hura ulertzea eta gizarte osoan kultur aldaketa bat lortzen laguntzea". Eva Garcíak mahai-inguru batean parte hartu zuen Europako beste eskualde batzuekin (Lazio eta Lonbardia Italia Erdialdeko eskualdean eta Azoreak Portugalen). Mahai-inguru horretan eskualde ezberdinek ekonomia zirkularraren arloan indarrean dituzten politikak eta estrategiak aztertu zituzten.

García Balaguerren hitzetan, SCREEN proiektua "une gogoangarria izan da koordinazio- eta  lankidetza-eredu berriak ezartzerakoan, ekonomia zirkular baterantz lan egiteko Europako lurraldeen arteko sinergiak aprobetxatu dituelako".

Zuzendari nagusiak nabarmendu egin zituen “Nafarroaren ikuspegi estrategiko kulturalki jasangarria eta haren Ekonomia Zirkularraren 2030 agenda berria, oinarritzat dituena Foru-lege berriaren hondakinen kudeaketa, hezkuntza, biomaterialen erabilera eta ekoizpen ekologikoa nekazaritzan eta ekonomia soziala, eta proiektu berritzaileen adibideak eman zituen". Halaber, Nafarroako Espezializazio Adimenduneko Estrategia (S3) azaldu zuen. Estrategia horren barruan 7. erronka ekonomia zirkularrarena da, eta, ildo horretatik, sektore estrategiko ezberdinak sustatu nahi ditu, nekazaritzako elikagaiak, automozioa eta energia berriztagarriak kasu. Sektore horietan Nafarroak baditu ekonomia zirkularraren trantsiziorako prest dauden zentro teknologikoak eta enpresak”.

Azken emaitzak eta etorkizuneko lankidetza

Landutako ildo bakoitzaren emaitzak aurkeztu ziren H2020 SCREEN proiektuaren azkeneko bileran.

Laburbilduz, ekintza hauek bete dira: proiektuek bete behar dituzten zirkularitate-irizpideak definitu dira horiek identifikatzen laguntzen duten adierazleak oinarritzat hartuz; herrialde-lankidetzarako metodologia zehaztu da; arduradun politikoei zuzendutako gomendioen eskuliburua egin da Europako, nazioetako eta herrialdeetako funts anitzetan ekonomia zirkularra bultzatzeko, eta 2018ko urriaren 31n proiektua amaitzen denean herrialde-lankidetzarekin jarraitzeko lan-eremu ezberdinak aurkeztu dira.

Proiektuak, Nafarroaren lidergoarekin, memorandum bat formalizatzea lortu du, zeinetan eskualdeek hitzematen duten eskualde arteko proiektuetan FEDER- Eskualde Garapenerako Europako funtsak erabiltzeko aukera aztertuko dutela (Egiturazko Funtsen Araudi Markoaren 70. artikulua).

Bestalde, Nafarroak Erroman duen ordezkaritzak Buygreen Erosketa Berdearen Foroan parte hartu zuen eta Italiako Lazio eskualdeak eta Italiako Tokiko Agenda 21ek erosketa publiko berderako praktika onak, proiektuak eta ekimenak aurkeztu zituzten. Parte hartu duten proiektu eta tailerren artean BIOVOICES azpimarratu behar da, erosketa publiko berdeari buruz ikasteko eta bioekonomia sustatzeko ekimena.

Zuzendari nagusia “Lazio Smart Green” estrategiaren aurkezpenean izan zen. Hizlarietako bat Lazioko eskualdeko lehendakaria, Nicola Zingaretti, izan zen. Estrategiak ekonomia zirkularra, berrikuntza, iraunkortasuna eta energia berdearen erosketa barne hartzen ditu eta erosketa publiko berdea du gai nagusitzat, Nafarroako Kontratazio Publikoko Lege berdearen ingurumeneko eta gizarteko irizpideekin bat etorriz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa