(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak institutu proiektua aurkeztu die Ribaforadako, Fustiñanako eta Cabanillaseko eskola komunitateei asteartea, 2018.eko urriak 23


Udaletako eta Guraso Elkarteetako ordezkariak eta ikastetxeetako zuzendaritza taldeetako kideak Ribaforadako DBHIko proiektuaren aurrean interesa agertzera hurbildu joan dira


DBHI Ribaforada

Ribaforadako DBHIko proiektua ( irudia handitu )

Maria Solana Arana Hezkuntza Sailburua, Roberto Pérez Elorza zuzendari nagusia eta Eneko Ardaiz Ganuza azpiegitura zerbitzuko zuzendaria Ribaforadara joan dira, inguruko institutu proiektua zein puntutan dagoen eta nolakoa izango den azaltzera. Bilera horretan Sailak aurreratu duenez, aurreikuspenak betetzen badira datorren azaroaren 24an jasoko da proiektuaren idazketa, eta aztertu ondoren Ribaforadako udalera bidaliko da, obra eta sailkaturiko jarduera lizentziak emateko.

Ikastetxeetako zuzendariek, guraso elkarteek eta Ribaforadako, Fustiñanako eta Cabanillaseko udaletako ordezkariek parte hartu duten bilera Ribaforadako kultur etxean egin da. Pérez Elorza zuzendari nagusia izan da herri horretan eraikiko den eta ondoko bi udalerrietako ikasleak ere hartuko dituen institutu proiektua azaldu duena.

Ez da Saila hiru udalerrietako ordezkariekin elkartzen den lehen aldia, hasieratik Ribaforadan eraikitzearen egokitasunaren aurrean adierazitako adostasunari forma emanez joateko.

Gaur egun, Bigarren hezkuntza egiten ari diren Ribaforadako, Fustiñanako eta Cabanillaseko ikasleak, 400 ikasle baino gehiago, Tuterako ikastetxeetara joaten dira: Valle del Ebro BHI, Benjamín de Tudela BHI eta Tuterako CIP ETI. Gaur egun, aipaturiko ikastetxe horiek jasotzen duten eskariaren eta beraien ahalmenaren arteko mugan daude. Horrez gain, Hezkuntza Sailaren aurreikuspenak kontuan izanik, ikastetxe horiek arazoak izango lituzkete datozen urteetan ikasle kopuruaren hazkundeari aurre egin ahal izateko. Eskariari eta espazioari buruzko azterketa horren ondoren, hiru herri horietako ikasleak hartzeko institutu berriaren eraikuntza, gurasoen elkarteek eta udal ordezkariek Sailari bideraturiko soluzioa zen.

Ikastetxe berria eraikitzeko zeuden aukerak (Ribaforada, Fustiñana eta Cabanillas) aztertu eta toki bakoitzak eskaintzen zituen zerbitzu osagarriak alderatu ondoren, Sailak bigarren hezkuntzako ikastetxea Ribaforadan eraikitzea erabaki zuen, hiru herrien artean biztanle gehien dituena eta ikasleak gutxien mugitzea eskatzen duena delako, batez ere.

Iaz, Hezkuntza Saileko obra sekzio buruak Ribaforadako 5. industrialdeko 1.105 lur-saila bisitatu zuen herriko alkatearekin batera, lur-sail horrek, 3 linea hartu behar dituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutu berria eraikitzeko eskaintzen zuen bideragarritasuna aztertzeko xedez. Kontuan izan behar da institutua ikasleen hezkuntzarako aukera eta behar guztiei erantzuteko gai izan beharko litzatekeela. Saileko Hezkuntza Azpiegitura Zerbitzuak, udalerriko hornidura lur-sail baten erabilerarako lagapena eta ondorengo jabetzaren doako lagapena eskatu zituen, gutxienez 4.985 m2 azalera izan beharko lukeen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua eraikitzeko.

Lanak datorren 2019. urtean egitea dago aurreikusirik, eta Passive House irizpideak kontuan izanik egingo da, eraikinak energiaren aldetik izango duen eraginkortasuna hobetzeko, azken eraikuntza lanetan egin ohi den bezala.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa