(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Administrazioko langileentzako neurriak onartu ditu, sindikatuekin Foru Lege Dekretu bidez adostuak asteazkena, 2018.eko urriak 24


Batzorde Paritarioan hitzartutako testuan, zenbait posturen mailak eta ordainsari-osagarriak igotzea jasotzen da


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran Foru Lege Dekretu bat onartu du, eta, horren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako Administrazioaren zerbitzura dauden langileentzako neurriak onartzen dira aurtengo urteari begira. Neurriak urriaren 4an adostu zituen Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilaria den Maria Jose Beaumontek LAB, CCOO eta UGT sindikatuekin.

Zehazki, neurriak zenbait posturen mailak kokatzeari eta ordainsarien osagarriak igotzeari buruzkoak dira, eta atzeraeraginez aplikatu beharko dira, 2018ko urtarrilaren 1era arte.

Exekutiboak onartu ondoren, testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean. Halaber, Nafarroako Parlamentura bidaliko da, baliozkotu dezan.

Gogoratu behar da kontseilariak urriaren 4an sinatu zuela aipatu sindikatuetako ordezkariekin enplegu publikoa eta lan-baldintzak hobetzeko eta funts osagarriak banatzeko 2018ko martxoaren 9ko II. Akordioko lehen atalean aurreikusitakoa aplikatzeari buruzko Akordioa; era horretan, Nafarroak soldata-masa %0,30 igotzeko aukera zuen.

Urriaren 4ko Akordioko bosgarren atalean, Administrazioko ordezkariek eta sinatzen duten sindikatuek osatutako Batzorde Paritarioa sortzea jasotzen da; batzordearen eginkizuna izango da Akordioaren edukia interpretatzea, horren segimendua egitea, zaintzea eta garatzea.

Hain zuzen ere, aipatu Batzorde Paritarioak pasa den urriaren 19an egindako bileran Akordioa sinaturiko sindikatuekin negoziatu zuten Foru Lege Dekretuaren testua, eta gaur goizean Gobernuaren bilkuran onartu egin dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa