(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ekitaldi kulturalak, musikalak eta erakundeenak 2018ko Nafarroaren Eguna ospatzeko asteazkena, 2018.eko urriak 24


Foru Gobernuak, gaur ekitaldi-programa aurkeztu du eta abenduaren 3an ehundaka kontzertu eskaini eta Nafarroako Urrezko Domina emango du


Nafarroako Gobernuak 2018ko Nafarroaren Eguna ospatuko du ekitaldi kultural eta erakundeenekin eta datorren abenduaren 3an, ehundaka koru eta banda kontzertu egingo dira. Nafarroako Urrezko Domina ere emango da.

Foru Gobernuak ekitaldien programa onartu du gaurko bilkuran, eta 159.000 euroko aurrekontua izango du.

Jauregiak ateak irekiko ditu

Lehen jarduera Nafarroako Jauregira egindako doako bista gidatuen programa da. Azaroaren 23tik 25era eta 27tik abenduaren 1era. Lanegunetan arratsaldez egingo dira (taldeak ordu erdiro sartuko dira, 17:00etatik 18:30etara bitartean), eta jaiegunetan goizez eta arratsaldez egingo dira, 11:etatik 12:30era bitartean, eta 18:00etan eta 18:30etan.

Guztira, 40 bisita eskaintzen dira, horietatik 36, gaztelaniaz izango dira eta 4, euskaraz. Talde bakoitzean 30-35 pertsona artean egon daitezke eta bisitaren iraupena 75 minutukoa izango da.

Gainera, pertsona gorrek ere Nafarroako Jauregira sartzeko aukera izango dute.

Jauregia bisitatu nahi duenak ardua eska dezake 948 012 012 ( dei lokalaren kostua edo doan tarifa laua izanez gero) eta 012 (0,34 euro dira deiko) telefonoetara deituz. Publikoaren arretarako ordutegi astelehnetik ostiralera da, 08:00etatik 19:00etara.

Bisitaren hasieran sarrerako bideo bat ikusteko aukera egongo da, eta ondoren, hainbat leku bisitatuko dira: Lehendakariaren Aretoa, Areto Bedea edo errege erretratuena, Lehendakaritzaren Bulegoa, Bilera Aretoa, Kapera eta Tronu Aretoa. Azken eremu honen bisitan zehar Nafarroako Goi-Mailako Musika Kontzerbatorioko ikasleek zenbait musika-piez interpretatuko dituzte.

Erakundeen ekitaldiak

Erakundeen ekitaldiak azaroaren 26an, astelehenean, hasiko dira, 11:00etan, Foru Komunitateari bere artxibo edo museoetan jartzeko balio handiko objektuak (pinturak, pieza arkeologikoak, dokumentuak, liburuak...) eman dizkieten pertsona eta erakundeak goraipatuz.

Azaroaren 26an bertan, 17:00etan, Gazteen Sariak banatuko dira eta azaroaren 30ean, 13:00etan, Kirol Merituaren sariak.

Hiru ekitaldi horiek Nafarroako Jauregian izango dira.

Erakundearen ekitaldi nagusia abenduaren 3an izango da, 12:00etan, Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek Foru Komunitateko agintariei Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren klaustro isabeldarrean egingo dien harrerarekin. Ekitaldi horretan, 2018ko Nafarroako Urrezko Domina entregatuko du zeina lehendabiziko aldiz partehartze prozezu baten bitartez gauzatu den.

Horren aurretik, abenduaren 3an bertan, Nafarroako Erresumaren oroimenezko ekitaldia egingo da

Nafarroako Erregeen antzinako Jauregiaren fatxadan, Iruñean (Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren egoitzan).

Musika-emanaldiak

Musika-emanaldiak azaroaren 25ean hasiko dira, 12:45ean, Leiren eskainiko den kontzertu batekin. Egun berean, 17:00etatik aurrera, Nafarroako Jota Lehiaketa izango da, Nafarroako Foru Erkidegoko Saria, Erriberako hiriburuko Gaztanbide Antzokian.

Hala ere, jarduera gehienak abenduaren 3an bertan izango dira.

Kronologikoki, 12:00etan hasiko dira, Gayarre antzokian Nafarroan diren beste herrialde batzuetako elkarteen eskutik eskainiko den Nazioen Jaialdiarekin.

Gainera, ohikoa den moduan, 13:00etan, une berean Nafarroako 95 tokitan, beste hainbat kontzertu egingo dituzte Foru Komunitateko abesbatzek eta musika-bandek. Sarrera doan izanen da. Ikuskizunen hasieran Nafarroako Ereserkia interpretatuko da, eta horren ondoren berariazko programek jarraituko dute.

Egitaraua, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriko Orkestrak eta Iruñeako Ganbera Abesbatzak kontzertua eskainiko dute 19:00etan Baluarten. Remacha, Laserna, Mozart eta Shostakovichen obrak eskainiko dituzte. Lehendabiziko aldia da Nafarroaren Egunean hiru talde hauek batera arituko direna.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa