(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru intereseko inbertsio gisa deklaratu da Tuteran bi eguzki-instalazio fotovoltaiko abiarazteko proiektua asteazkena, 2018.eko urriak 24


Zuzeneko 180 lanpostu eta zeharkako 200 lanpostu sortuko dituela aurreikusi da


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran onartu duen erabakiaren arabera, foru intereseko inbertsio gisa deklaratu du, Tuteran 62 MWeko baterako potentzia izanen duten bi eguzki-instalazio fotovoltaiko abiarazi eta ustiatzeko proiektu enpresariala, “Ríos Renovables” taldeko “Suno Energía 4 SL” eta “Suno Energía 5 SL” enpresek bultzaturikoa.

Eraikuntza, instalazio eta abiarazteko fasean, zuzeneko 180 lanpostu eta zeharkako beste 200 lanpostu sortuko direla aurreikusi da, ondorengo ustiapenerako egingo den 30 pertsonaren kontratazioaz gain. Enplegu hauek guztiak proiektua kokatuko den eskualdean sortuko dira.

Proiektuak 52.714.000 euroko inbertsioa ekarriko duela kalkulatu da, Nafarroako Espezializazio Adimenduneko Estrategiako “Energia berriztagarriak eta baliabideak” arlo estrategikoari atxikita. Gainera, Plan Energetikoan zehaztutako energia berriztagarrien arloko ekoizpen-helburuak betetzen lagunduko du, eraikuntzan nahiz ustiapenean, enplegua sortzeko behar bereziak dituen eskualde horretan.

Kontuan izan behar da Exekutiboak foru intereseko inbertsio bezala deklaratzen ahal dituela Nafarroako ekonomia, gizarte nahiz lurralde garapenerako garrantzi berezia dutenak. Halakotzat jotzen diren ekimenei lehentasunezko eta presazko bultzada eman ohi zaie Nafarroako administrazio publikoekin egin beharreko geroko tramiteetan. Adibidez, erdira murrizten dira jarduera ezartzeko, hiri-plangintza egokitzeko nahiz egikaritze, irekitze eta funtzionamendu baimenak emateko aurreikusitako tramiteen ohiko epeak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa