(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Sunbillako Udalak uholde arriskuaren aurrean larrialdietarako udal-plana aurkeztu dute asteazkena, 2018.eko urriak 24


Europako H20gurea proiektuaren markoan idatzi da dokumentua


Elizalde kontseilaria eta Amets Inda Sunbillako alkatea ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Landa Garapena, Ingurumena eta Tokiko Administrazioa Saileko kontseilariak, Isabel Elizaldek, Babes Zibileko Zerbitzu-buruak, Isabel Anautek eta Sunbillako alkateak, Amets Indak, gaur arratsaldean uholde arriskuaren aurrean larrialdietarako udal-plana aurkeztu dute, Europako H2Ogurea proiektuaren markoan eginikoa.

Nafarroako Ingurumen Kudeaketako enpresa publikoak koordinatu du proiektua, eta haren ordezkariak ekitaldira bildu dira. Isabel Elizalde kontseilariak herritarrak eta tokiko azpiegiturak babesteko tresnak edukitzea zein garrantzitsua den azpimarratu du, “bereziki klima-aldaketako testuinguru batean, uholdeak eta lehorteak bezalako fenomenoak indar handiagoarekin jasango ditugulako. H2Ogurea proiektuaren markoan, Sunbillako planaz gainera, Baztango eta Doneztebeko planak eguneratu dira".

Uholdeen Zuzendaritza ezarri zenean, uholdeak jasateko arrisku handiagoa duten eremuak mugatu ziren, eta horietako bat da Sunbilla. Hain zuzen, planaren idazketa Nafarroako Foru Erkidegoaren uholde arriskuaren aurrean larrialdietarako plan bereziak, 2018an eguneratuak, agindutakoa da, eta horren ondorioz ere hainbat udalek dagokien udal-plana egin behar dute, urtebete igaro baino lehen.

Udaleko jarduera-planak uholdeen arriskuari aurre egiteko tresnatzat hartzen dira, eta tokiko mailan mota horretako behin-behineko larrialdien inguruan informazioa emateko, alerta jotzeko eta jarduteko zerbitzu iraunkor eta eguneratua ahalbidetzen dute. Beste alderdi batzuen artean, plan horiek uholdeen aurrean jarduteko prozedurak eta Udalaren eta SOS Nafarroaren artean alerta jotzeko eta komunikatzeko prozedurak biltzen dituzte. Planaren oinarrizko xedea udal-antolakuntzak larrialdi horien aurrean informazioa bildu eta mehatxatutako biztanleria babesteko gaitasuna hobetzea da, pertsonen autobabesa sustatu, eta, ahal den heinean, funtsezko ondasun eta zerbitzuei eragin diezaieketen kalteak saihestu, edo behintzat, murriztearen bidez, eskuragai dauden tokiko bitarteko eta baliabideen arabera.

Plana ibaiaren ibilguaren eta plubiometriaren datuen araberako abisuetan egituratzen da, eta proposatzen du larrialdi-fase ezberdinak sekuentzialki aktiba daitezela: 0 egoera (0 larrialdia) 1 (1 larrialdia), 2 (2 larrialdia) eta 3, (3 larrialdia). Larrialdi-fase bakoitzean Planak zehazten du Udalak zer neurri hartu behar dituen eta herritarrei zer abisu eman behar dizkien.

H2Ogurea mugaz gaindiko proiektuak mugaz gaindiko ibaiak, hots, Bidasoa, Nivelle eta Urumea,  modu koordinatuan kudeatzea bilatzen du. Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER)  Espainia- Frantzia- Andorra Lurralde Lankidetzako Programa Eragilearen (POCTEFA) bitartez  finantzatutako proiektua da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa