(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak Nafarroako igerilekuetako higiene-osasun- eta segurtasun-baldintzak aldatu ditu asteazkena, 2018.eko urriak 24


Erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna babestea du xede 


Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Nafarroako igerilekuetako higiene- osasun eta segurtasun-baldintzak aldatzen dituen foru-dekretua adostu du, instalazioetan erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna babesteko xedez.

Hauek dira nobedaderik aipagarrienak: igerilekuetako ontzien ur kalitatearen baldintzak estatuko araudira egokitzea; igerileku estalietan aire-kalitatearen baldintzak sartzea eta igerilekuetako titularrek erabiltzaileei eman beharreko informazioa garatzea.

Nobedadeen artean daude ere igerileku berriak komunikatzea edo zaharrak berritzea erantzukizunpeko adierazpenarekin, proiektu teknikoarekin eta materialen eta zoladuren ez irristatzeko ziurtagiriekin; uraren gutxieneko segurtasun- eta kalitate-baldintzak betetzea hogei etxebizitzatik beherako jabe-erkidegoetan, landetxeetan eta ikastetxe nagusietan; eta sorospen-zerbitzua salbuesteko aukera hogei etxebizitzatik gorako eta berrogeita hamar etxebizitzatik beherako erkidegoetan eta baldintza zehatz batzuk betetzen dituzten hotel-establezimenduetan.

Halaber, ur ikuskizunen arauketa eta haien segurtasun-ziurtagiria eta igerilekuetako ontziei lotuta ez dauden ur ikuskizunen arauketa jasotzen dira.

Eta, amaitzeko, nobedadeen atala agiri hauekin osatuko da: laburpen administratiboa, urteko funtzionamendu-baimenak deklarazio arduratsuengatik ordeztea arautzen duena; indarrean dauden gida normalizatuetan oinarrituta ur laginak hartzeari buruzko eranskina; eta arau-hausteen eta zigorren kapitulua, Osasunari buruzko 10/1990 Foru Legean ezarritakoak garatzen eta zehazten dituena.

Arautegia eguneratzea

Dekretu hau hainbat arrazoiengatik onartu da. Batetik, denbora asko igaro delako, izan ere aurreko araua 2003koa da, eta haren aplikazioan esperientzia lortu delako, eta, bestetik, Estatuan oinarrizko arau berriak argitaratu direlako. Ildo horretatik, aipatu behar da testu honek Nafarroako igerilekuei eragiten dieten arau guztiak arau bakarrean biltzea duela xede.

Dekretuak sorosleen prestakuntza-baldintza berriak betetzeko epeak ezartzen dituzten xedapen iragankorrak biltzen ditu eta aurreko arautegiak instalazioetako baldintza zehatz batzuk 2020ra arte egokitzeko ezarri zuen luzamendua mantenduko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa