(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturak BIMEn aurkeztu du 948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuaren 2018ko programazioa osteguna, 2018.eko urriak 25


The Disappointments banda nafarrak gaur arratsaldean joko du Bilboko musika azokan


Munarriz, programaren aurkezpenean ( irudia handitu )

948 MerkatuaNafarroako Arteen Merkatua aurkeztu da gaur Bilboko Bizkaia Internacional Music Experience (BIME) azokan, atzodanik bihar arte garatuko den hitzordu honetan bildutako programazio musikaleko ehun bat profesionalen aurrean. BIMEko sustapen-ekintza hau Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako kultura eta sormen industriei laguntzeko abian jarri eta FiraTàrrega, Mercartes eta dFeria bezalako azoketara zabaldu duen lan-ildoari atxikita garatu da.

Aurkezpena Nafarroako Gobernuko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko buru Estefanía Munarrizek egin du, BIME Pro topaketaren egoitza bihurtu den Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokako Luxua eremuan. Nafarroako kulturak azoka honetan izandako parte-hartzea zuzeneko jardunera ere hedatu da, The Disappointments taldeak gaur iluntzeko 20:15ean Bilborock aretoan eskainiko duen emanaldiarekin. Nafarroako jazz-soul banda honek kontzertua eskaini zuen martxoaren 24an Bayonne Live jaialdian, 948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuaren 2017ko edizioan izandako parte-hartzearen harira.

Nazioarteko azoka

BIME azoka musika sektorearen garapen komertziala, ezagutza eta esperientzien trukea, negozioaren sorkuntza eta formakuntza eta berrikuntza tarteko dituen hitzordua da. 2018ko edizioan, BIMEk topagunea eskaini nahi die musikako eta beste industria batzuetako profesionalei, negozio-bide berriak sortu eta trukatzeko aukera izan dezaten. BIMEk musikagintzako industriari dagozkion pil-pileko gaiei buruzko hausnarketa-gunea ere izan nahi du, baina zeharkako gaiei tartea eskainiz eta teknologia berrietako, modako nahiz bideojokoetako profesionalak barne hartuz.

BIME Pro topaketak 2.000 lagun, 1.260 enpresa, 600 speed-meeting eta 220 hizlari bildu ditu.

Era berean, bi egunez, BIME Livek 29 artista programatuko ditu 23.000 pertsonaren baino gehiagoren aurrean, eta BIME Cityk Bilbo osoa musikaz beteko du 50 artistak hiriko 10 aretotan eskainiko dituzten ikuskizunei esker.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa