(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Ziklistentzako Hiri eta Eskualdeen Europako Sareari atxiki zaio osteguna, 2018.eko urriak 25


Gobernuak ingurumenarekiko turismo iraunkorraren alde hartutako konpromisoa indartu eta jardunbide egokiak zabaltzeko topagunerako sarbidea ematen du


Eva García Balaguer, Holger Haubold eta Maitena Ezkutari.

Eva García Balaguer, Holger Haubold eta Maitena Ezkutari. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak “Cities and Regiones por Cyclists” sareari atxikitzeko agiria sinatu du, azpiegitura ziklagarriak sustatu, bizikleta bidezko turismoa bultzatu eta landa ingurunea iraunkortasunez garatzearen aldeko interesa indartuz.

Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Maitena Ezkutarik, Ingurumen eta Uraren zuzendari nagusi Eva García Balaguerrek eta Europako Ziklisten Federazioaren arduradun Holger Hauboldek aurkeztu dute bat-egitea Iruñean.

Sarean sartzeak atxikitako hiri eta eskualdeen arteko jardunbide egokien trukean parte hartzea dakar, baita ECFek (European Ciclists Federation) baliabide eta informazioei buruz kudeatzen duen datu-baserako sarbide esklusiboa, gaiari buruzko tailerretan parte hartzeko deskontuak eta gonbidapenak eta Europako politika ziklistei loturiko finantzaketa nahiz topaketei buruzko hileko informazioa ere.

Sareari atxikita daude mugikortasun ziklistaren arloko zenbait hiri aitzindari; hala nola, Kopenhage, Viena, Munich edota Holandako Gelderland eskualdea.

Bizikleta garraiorako edo aisialdirako erabiltzea, eta ingurumenarekiko zein tokiko garapenarekiko harmonia zeharkako baliabidetzat hartu da Nafarroako Gobernuaren estrategian. Halaxe jakinarazi da aste honetan, Nafarroa Ezagutu sareari buruzko lan-saio batean, landa ingurunean aberastasuna sortzeak duen garrantzia nabarmenduz.

Turismoaren ikuspuntutik, Sarearekin bat egiteak bi proiektu hauek indartuko ditu:Atlantic on Bike (6 herrialde partaide dituen proiektu europarra, Eurovelo 1 ibilbide ziklistaren inguruko helmuga turistikoa sortzea xede duena) eta Ederbidea (Gipuzkoarekiko eta Pirinio Atlantikoekiko lankidetza bidezko proiektua, bizikletaren bidezko mugikortasuna sustatzeko). Garapen Ekonomikoko Departamentuak bi proiektu hauetan lanean jardun du azken urteotan, bereziki ibilbide ziklagarriak egokitzeari dagokionez, erabilera turistikoa dutenak barne hartuta.

Horren harira, kontuan hartu da Nasuvinsa enpresa publikoak, Lursarea Nafarroako Iraunkortasunaren Agentziaren bitartez, Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi dagokion bat-egitea sinatu izana.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa