(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ubarminek Hartutako Kalte Zerebrala duten gaixoentzako tratamenduak gehitu ditu, abian jarritako bi programa berriri esker

osteguna, 2018.eko urriak 25


NOG-Dko Errehabilitazio Neurologikoko Atalak, bihar, ostirala, Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna dela-eta, jardunaldi ludikoa antolatu du gaixotasun hori duten pertsonentzat, haien senitartekoentzat eta egunero tratatzen dituzten profesionalentzat


Nafarroako Ospitaleko D Guneko talde neurologikoa. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleko D Guneko (Ubarmin Klinika) Errehabilitazio Neurologikoaren Atalak diziplina anitzeko taldea indartu du bi fisioterapeuta berrirekin; era horretan, aurten, zerbitzua osatu ahal izan du ospitaleratuta dauden pertsonentzako bi programa berrirekin. Batetik, arratsaldetan errehabilitazio intentsiboa egongo da, eta, bestetik, fisioterapeutek eta terapeuta okupazionalek emandako uretako terapia neurologikoa.

Hartutako Kalte Zerebrala duten 40 gaixo inguru sartzen dira klinika honetan urtero, gehienak NOG-Dko (lehengo Nafarroako Ospitalea) Neurologia eta Neurokirurgia zerbitzuetakoak, eta gehienak iktusak eragindakoak.

Ubarmin Klinikak sei gela bikoitz ditu, baina askotan banako gela bezala erabiltzen dira, sartzen diren gaixoen ezaugarri bereziak medio. Gaixo horien batez besteko egonaldia 35 egunekoa da, astebete eta 3 hilabete artekoa izan badaiteke ere.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua gaixo bakoitza ohiko etxebizitzara itzultzen ahalegintzen da, eta behin ospitale-alta emanda, ia denek anbulatorioko errehabilitazio erregimena jarraitzen dute, zentrora aparteko garraiobidean joanaz. Anbulatorioko tratamenduaren alta hiru hilabete eta urtebete artean eman ohi da.

Horrez gain, beste 350 gaixo (gehienak Nafarroako Ospitale Guneko Neurologia eta Neurokirurgia zerbitzuetatik datozenak) joaten dira urtero Ubarmin Klinikako Errehabilitazio Neurologikoko kontsultetara, Hartutako Kalte Zerebralaren diagnostikoarekin (gehienak iktusarengatik), sekuelak aztertze aldera. Kasu horietan, errehabilitazioko medikuak jartzen du jarraitu beharreko plana, batzuetan anbulatorioko terapiekin eta besteetan haien etxeetan jarraitzeko urratsekin, errehabilitazioko medikuak kontsultetan kontrolatzen dituela eta anbulatorioko tratamendurik gabe. Horietan guztietan, laguntza teknikoak edo bestelako terapia laguntzailekideak izan ditzaketen baloratzen da.

2018an anbulatorioko tratamendua egin duten gaixoei dagokienean, %90 baino gehiagok fisioterapiako tratamendua egiten du, %65ak terapia okupazionala eta %30ak logopediako tratamendua.

Errehabilitazio Neurologikoko Unitateak, gainera, hitzaldi psikoedukatiboak eskaintzen dizkie Hartutako Kalte Zerebrala duten gaixoen senitartekoei urtean hirutan. Saioetan, informazioa emateaz gain, solasaldia egiten da ondoren, eta gaixoen errehabilitazioan parte hartzen duten profesional ezberdinek hartzen dute parte.

Serafin Zubiri Hartutako Kalte Zerebralaren Egunean

Nafarroako Ospitaleko D Guneak (Ubarmin Klinika), bihar, ostirala, Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna dela-eta, jardunaldi ludikoa antolatu du gaixotasun hori duten pertsonentzat, haien senitartekoentzat eta egunero haiek tratatzen dituzten profesionalentzat. “Edozertarako gai” goiburuarekin, jardunaldiaren asmoa da hartutako kalte zerebrala duten pertsonen trebetasunak ez ezik, dituzten sekuelak gainditzeko duten gaitasuna ere agerian uztea.

Bigarren edizioa inauguratzeko ekitaldia ekitaldi-aretoan egingo da, eta bertan Nafarroako Serafin Zubiri musikaria izango da. Behin irekiera ofiziala eginda, gaixoek eta senitartekoek hitza hartuko dute gaixotasunaren ibilbideko bizipenak azaltzeko.

Goiz osoan zehar, pertsona horiekin egunero lan egiten duten Fisioterapiako, Terapia Okupazionaleko, Logopediako eta Gizarte Laneko profesionalek, Errehabilitazio, Neuropsikiatria eta Neuropsikologia arloetako medikuekin batera, honako gai hauei buruzko tailer ezberdinak emango dituzte: sukaldaritza, hitz-jokoak, multikirol egokitua eta perkusioa nahiz zentzuen tailerra, testurekin esperimentatzeko edo eskulanak egiteko.

Era berean, zentroan panel ugari jarriko dira Hartutako Kalte Zerebralak kaltetutako gaixoek egindako marrazkiak, kontakizunak eta argazkiak erakusteko. Amaieran, MusicAvanza elkarteak “Jarri musika HKZri” emanaldia eskainiko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa