(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Basozainek Oskotzeko (Imotz) minda-putzutik zikoin zuri bat erreskatatu dute osteguna, 2018.eko urriak 25


Alturan Interbentzioak egiteko Nafarroako Taldearen parte-hartzea beharrezkoa izan da


Minda-putzuan erreskatutako zikoina. ( irudia handitu )

Nafarroako Basozainek pasaden asteburuan Oskotzen (Imotz) minda-putzu batean harrapatuta geratutako zikoin zuri bat erreskatatu zuten. Eremuak eragindako zailtasunen eraginez Alturan Interbentzioak egiteko Nafarroako Taldearen (GIAN), eta zailtasunak aurkezten dituzten egoeretan parte hartzen duten kideen, laguntza behar izan zuten.

Herriko bizilagun batek zikoina aurreko egunetik bertan harrapatuta zegoela eta atera ezinean zela adieraziz abisua eman zuen. Zikoinak hankak eta hegoak lokaztuta zituen eta horrek hegan egitea eta mugitzea oztopatzen zion.

Zikoinaren erreskatea

Zikoinaren erreskatearen uneetariko bat. ( irudia handitu )

Irurtzuneko zonaldeko Basozainak minda-putzuraino gerturatu ziren baina eremuko zailtasunak eraginda ezin izan zuten hegaztia zegoen tokiraino iritsi eta horregatik Alturan Interbentzioak egiteko Nafarroako Taldearen laguntza eskatu zuten.

Erreskatearen ondoren zikoina Ilundaineko Basapiztiak berreskuratzeko zentrora eraman zuten, non garbitu eta jaten eman zioten. Behin indarrak berreskuratzen dituenean Nafarroako Erriberako arroz-soro batean askatuko dute bere bidaiarekin jarraitu dezan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa