(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

‘Dora Salazar. Inspiración. Espiración. Expiación’ erakusketak erakustoki berri bat inauguratuko du Nafarroako Museoan ostirala, 2018.eko urriak 26


Altsasuko artistak giza gorputzari eta kritika feministari buruzko bere lana erakusgai jarriko du, ostiral honetan kaperan


Artistaren artelanetariko bat. ( irudia handitu )

Dora Salazar. Inspiración. Espiración. Expiación’ erakusketak ostiral honetan, urriak 26, gaur egungo arterako erakustoki berri bat inauguratuko du, Nafarroako Museoak gaituta, Todo el Arte es Contemporáneo proiektuaren barruan. Kapera erakusketa hau hartzeko aukeratutako lekua izango da eta bertan artista altsasuarraren hamabost lan ikusi ahal izango dira giza gorputzaren eta kritika feministaren gaian murgilduta.

Era horretan, Todo el Arte es Contemporáneo proiektua abiatu da, alegia, Nafarroako Museoa berritzeko azken hogeita hamar urteotan izandako proiektu nagusia. Bertan, hainbat aldaketa hartuko dira barne, instalazioetan zein bere erakusketa iraunkorrean. Horietako bat, hain zuzen ere, kapera egokitzeari dagokion aldaketa izan da, bertan, museoko funtsetan lanak dituzten Nafarroako gaur egungo artistek erakustoki gisa erabili ahal izateko.

Gune honek iraupen luzeko erakusketak hartuko ditu barne. Lehenengo honetan, Dora Salazarren erakusketak martxoaren 24ra arte iraungo du. Hala ere, ondorengo edizioetan, erakusketak aldaketarik gabe mantenduko dira maiatzetik martxora arte.

Gorputzaren adierazkortasuna

Dora Salazar (Altsasu, 1963) Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultatean ikasitako artista plastikoa da. 1985ean bere lehenengo erakusketak eskaini zituenetik, etengabe agertu da bilduma pribatuetan eta publikoetan. Collage eta birziklapenaren bidez, giza gorputzaren bere interpretazioa marrazkietan, eskulturetan eta instalazioetan irudikatu nahi du. “Gorputza gauza ororen neurria da –aitortu du-, koreografo bat bezala ikuskizun bat proiektatzerakoan”. Gorputzaren bidez, “genero ikuspegi baten nortasuna bilatzen du, artista batek gizarte honetan duen zeregina zalantzan jarriz” aipatu du.


Dora Salazar bere estudioan. ( irudia handitu )

Kapera erakustokitzat hartzea, non bere gaur egungo lanetako batzuk XVI eta XVII. mendetako erretaulekin batera agertzen diren, artistarentzat beste erronka bat da. “Oso leku solemnea da, bai ikus-eremuari dagokionez eta bai denboran zehar eutsi dion energiari dagokionez, beraz gunea erabat egokitu behar dela iruditzen zait. Lekua hain hunkigarria denean, uste dut aukerarik hoberena berarekin bat egitea dela” argudiatu du Salazarrek, nork erakusketaren komisarioa izateaz gain, laster kaleratuko den erakusketari buruzko argitalpen bat osatu duen.

Haren ustez, “erakusketa honek ez dauka galeria batekin zerikusirik, hemen lanak erakusgai jartzea lehen abangoardietako aretoetara itzultzearekin lotuta dago, lanez josita eta objektu-altzariekin apainduta”.

Bere lanak, zenbait kasutan, zintzilik agertzen dira eta bestetan, aldarean, edo erretauletan lehentasunezko lekuak okupatzen. Horiek guztiek “giro bat sortu nahi dute, bizipen estetiko, sentsual eta intelektualeko giro bat, aurrekoa eta eremu berria fusionatuz, hor betidanik egon direla uste ahal izateko”.

Salazarrek bere erakusketaren bisita gidatua antolatuko du urriaren 28an, 12:30ean, eta sarrera doakoa izango da erakustokia bete arte.

Todo el Arte es Contemporáneo (Arte oro Garaikidea da)

Urtebete lanean eman ondoren, Nafarroako Museoak Todo el Arte es Contemporáneo proiektuaren lehenengo emaitzak erakusgai jarri ditu, hots; berritzeko eta XXI. mendera egokitzeko ekimen bat. Horretarako, instalazioak hobetzeko hainbat lan burutuko dituzte. Horrela, esate batera, fatxada animatuko da eta hiritarrei gerturatuko zaie, diseinu garaikideko ate batekin eta harriz landutako letrak nabarmenduz. Horrez gain, erakusketen nobedadeak iragarri ahal izango dira.

Aldaketak eraikinaren barrualdean ere nabarmenak izango dira, harreran zein aretoetan. Horri dagokionez, 3 eta 4. solairuak izango dira aldaketa handienak jasoko dituztenak, erakargarriago, freskoago eta eguneratuago bilakatuko dituen diseinu berri batekin.

Aldaketa estetiko hauek Nafarroako Museoko erakusketa iraunkorrak azken hamarkadetan izandako aldaketa handiena hartuko dute barne. Todo el Arte es Contemporáneo proiektuak publikoari artea aurkezteko era berri bat eskaini nahi die, obren erakusketa kronologikoa alde batera utzita, gaietan eta kontzeptuetan murgildutako aurkezpen batera gerturatzeko. Horrela, areto berberean estilo desberdineko baina lanetan antzeko gaiak lantzen dituzten artistak batera agertuko dira erakusgai. Elkarbizitzaren espiritu hori bera museko beste aretoetara zabalduko da ere, erromanikotik XIX. mendera arte.

Proiektuaren aurrerapenak ezagutu ahal izango dira Culturanavarra.es. web gunean sortutako microsite-aren bidez.

Berritutako erakusketa iraunkorra hurrengo urte hasieran aurkeztuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa