(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sarrigurengo institutu berria egiteko lanak eman ditu gaur Hezkuntza departamentuak ostirala, 2018.eko urriak 26


Enpresak 10 hilabeteko epea dauka lanak amaitzeko


Sarriguren

Sarrigurengo institutu berriaren irudia. ( irudia handitu )

Gaur bertan esleitu ditu Hezkuntza departamentuak Sarrigurengo institutuaren lanak. Rio Valle Construccción y Obra Pública enpresak egingo ditu, eta horretarako 10 hilabeteko epea izango du. Era horretan eraikin berria 2019-20 ikasturtean egongo da martxan.

Sarrigurengo institutu berriaren lehenengo fasean aurreikusitako lanak egun gutxi barru hasiko dira, zuinketa berretsi ondoren. Esleipena lortu duen enpresak 10 hilabetean amaitu beharko ditu lanak: 5.404.704,58 euroko aurrekontuarekin.

Zentro berriak Sarrigurenen, eta Eguesibarren orokorrean, dagoen hezkuntza eskariari erantzuna emango dio. Lehen eraikitze-fasean DBHko 6 lerro sartuko dira (24 ikastalde). Horretaz gain, ikasteko ezinbestekoak diren instalakuntzak ere aurreikusi dira: liburutegia, gela-bereziak (musika, informatika, plastika, laborategia, etab.), kirol jardueretarako azpiegiturak (soinketa-lekua, aldagelak), irakasleentzako gelak eta espazio orokorrak (biltegiak, bulegoak, garbiketa-gelak, etab.). Ondorengo bigarren fasean Batxilergo ikasleak hartzeko eraikitze-lanari ekinen zaio.

Ikastetxe berria Elizmendi kalean egonen da kokaturik eta osotara 8.423,70 metro koadroko azalera hartuko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa