(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Euskadik Vasco Navarro Bide Berdearen gida berria aurkeztu dute ostirala, 2018.eko urriak 26


Bide naturala 123,5 km-koa da, eta Nafarroako Lizarra herria Euskadiko hiriburuarekin, Vitoria-Gasteizekin, eta Gipuzkoako Bergara eta Oñati herriekin lotzen du


VascoNavarro

Ayerdi lehendkari ordea eta Retortillo sailburua gidaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Ekonomia Garapeneko lehendakariorde eta kontseilari Manu Ayerdik eta Eusko Jaurlaritzako Turismoko, Merkataritzako eta Kontsumoko sailburua den Alfredo Retortillok aurkeztu dute gaur goizean Antoñanan (Araba-Álava) Vasco Navarro Bide Berdearen mapa berria, Bide Naturala egokitzeko azken lanak amaitu ondoren.

Aurkezpenean, Ayerdi lehendakariordeak “gure erkidegoen ondare naturala eta kulturala babesteko amankomuneko proiektuak garatzea garrantzitsua da, bisitarien esperientzia turistikoa hobetuz. Zehazki, Bide Natural hau lurraldeen kohesioaren arteko adibide garbia dira, izan ere ez baititu Nafarroako herriak bakarrik lotzen, Gipuzkoa, Araba-Álava eta Nafarroatik igarotzen diren herri guztietako bizilagunak senidetzen ditu”, nabarmendu du Ayerdik. Bestalde, Retortillo sailburuak tokiko eta herrietako erakundeen garrantzia azpimarratu du, “azpiegutura hau indartzearen garrantzia ulertzen jakin dugu, balioan jarriz eta baliabide turistiko moduan ezagutzera emateko. Burdinbide berdeak irisgarritasunaren, motorrik gabeko mugikortasunaren eta gure industria-legatuaren memoriar berreskuratzearen adibide ere badira”.

Gaur goizean aurkeztutako liburuxka berri eguneratuan, Bide Berdearen ezaugarriez gain, bestelako informazio interesgarriak (adibidez, bisitatu beharreko lekuak) edo bide hori egitera animatzen direnentzako gomendioak jasotzen dira. Nafarroan, Vasco Navarro Bide Berdearen mapa berriaren 2.000 ale banatuko dira gazteleraz eta euskaraz Turismo Bulegoetan eta Lizarraldeako establezimendu turistikoetan.

Vasco Navarro Trenbideko Bide Naturalak edo Vasco Navarro Bide Berdeak Nafarroako Lizarra herria Arabako hiriburuarekin Vitoria-Gasteiz eta Gipuzkoako Bergara eta Oñati herriekin lotzen du, 123 km-ko ibilbidean zehar. Azken urteetan, Arabako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak nahiz Nafarroako Gobernuak bidea berreskuratzeko jarduerak egin dituzte, Nafarroak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministerioaren landa garapen zuzendaritzaren kolaborazioa izan du, zeinen bitartez bidea errekuperatzeko lanak gauzatu diren. Obra horiek 2018 urte honetan amaitu dira Lizarra eta Murieta arteko azken lanekin. Bi herri horien arteko 9,5 kilometro egokitzeko, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren finantzaketa jaso da, 350.000 euro inbertitu baititu ibilbidea egokitzeko lanak egiteko. Ekintza horietara, duela urte batzuk amaitutako Arabako muga eta Murieta arteko bide zatiaren errekuperaketa, eta azken aurreko fasea aurten amaituko den Irurtzun eta Sarasa arteko, Plazaola Bide Berdearen eta Natur Bidearen egokitzapena.

Antoñanako ekitaldian izan dira, baita ere, Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari; Basquetour-Turismoko Euskal Agentziaren zuzendaria, Harkaitz Millán; Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurraldearen Antolamenduko foru diputatua, Marisol Garmendia; eta Arabako Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua, Cristina González, Bide Naturala igarotzen den eskualdeetako agente turistiko ezberdinez gain.

Vasco Navarro bultzatzeko mahai teknikoa

Vasco Navarro Bide Berdea dinamizatzeko Nafarroaren eta Euskadiren arteko lankidetza Vitoria-Gasteizen 2017an Bide Berdeen inguruan egindako jardunaldien ondoren jarri zen abian. Une horretatik aurrera, mahai teknikoa sortu zen, eta bertan, honako hauek parte hartzen dute: Nafarroako Gobernua, Basquetour, Arabako eta Gipuzkoako Aldundiak eta lurraldeko garapen-agentziak eta kontsortzio turistikoak. Nafarroatik, halaber, Turismo eta Merkataritzako zuzendaritza nagusiak, Teder garapen-agentziak eta Lizarraldeako kontsortzio turistikoak parte hartzen dute.

Erakunde horiek bost helburu nagusi jasotzen dituen azterketa aitzindaria lantzen ari dira. Lehenik eta behin, Bide Berdearen ibilbide osoan zehar zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa turistikoen eskaintza ebaluatu nahi da; horrez gain, ibilbidearen inguruan dauden baliabide turistikoak aztertu nahi dira, baliabide nagusiaren osagarri gisa; era berean, zeharkako eskaera aztertzea da helburua, Big Data emaitzen bitartez. Orobat, ibilbideko erakundeen eta enpresen arteko lankidetza sustatu nahi da; eta, azkenik, Vasco Navarro Bide Berdea produktu turistikoa 2019an abian jartzeko ondorioak lortzea.

Bide Berdeak eta motorrik gabeko bideei loturiko bidaia proposamenek zein bestelako produktuek gorakada handia izan dute Europan eta geroz eta eskaera handiagoa dute bai europa erdialdeko merkatuetan zein merkatu nazionalean. Nafarroak ekintza horiek burutu ahal izatea ahalbidetzen duten espazio izugarriak ditu eta ekintza hau eskaintzen duten bide ez motorizatuen sare garrantzitsua du. Eskaintza hori moldatu eta garatzea, bidaia horietarako errekurtsoak eta azpiegiturak zehaztea Turismo eta Merkataritza zuzendaritza orokorra bultzatzen ari den lerroetariko bat da.

Bestalde, Bide Berdeak dinamizatzea bultzatzeko, Turismoko eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak jarduera ezberdinak jarri ditu abian Vasco Navarro bide horretan. Zehazki, azken udaz geroztik, 6 bisita gidatu egin dira bizikletaz, eta, duela gutxi, ekokontagailu bat jarri dute Antzin herrian, zenbat bizikleta eta oinezko igarotzen diren jakiteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa