(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ipar isurialdeko ibaietan bisoi amerikarra errotik kentzeko kanpaina hasi da ostirala, 2018.eko urriak 26


Ur gaineko plataformak jarri dira Europan desagertzeko zorian dagoen bisoi europarraren harrapakaria harrapatzeko.


Ibaietako batean jarritako plataforma. ( irudia handitu )

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Zuzendari Nagusiak 2018-2019 kanpainari hasiera eman dio  Nafarroako isurialde atlantikoko ibaietan bisoi amerikarra errotik kentzeko. Aurreko kanpainetan bezala, Bidasoa, Baztan, Ezkurra eta Ezpelura, Araxes, Leitzaran, Urumea, Aritzakun, Urrizate, Orabidea-Ugarana eta Luzaide ibilguetan ur plataformak jarri dira irailaren erdialdean eta urriaren hasieran, eta funtzionamenduan egongo dira martxoaren amaierara arte.  Nafarroako Ingurumen Kudeaketaren (GAN-NIK) sozietate publikoak koordinatu eta LIFE IREKIBAI eta H20gurea europar proiektuek LIFE IREKIBAIH20gurea finantzatzen dituzte ekintza horiek.

Une honetan, Frantzian larru-etxaldeetatik ustekabean ihes egindako bisoi amerikarraren basa-populazioak dira zona honetan europar bisoia mantentzeko mehatxurik handiena.

Europan gehien mehatxatuta dagoen haragijalea da europar bisoia, “Egoera kritikoan” katalogatua Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoan Catálogo Español de Especies Amenazadas. Iberiar populazioak 500 ale ditu apenas, eta espeziearen azken gotorlekuetako bat da. Kontinentearen erdialdean eta ekialdean bisoi amerikarraren portaera oldarkorraren ondorioz desagertu da jada, ibaien kolonizazioan bisoi europarrari eraso egiten baitio bere lurraldetik botatzeko. Nafarroako isurialde atlantikoko ibaietan eta ubideetan ere gero eta gutxiago dago.


Plataformaren barruan jarritako area-tokia, bisoi amerikarrak oinatzak uzten dituen tokia. ( irudia handitu )

Ur gaineko plataformak ibaietan

Eskozian (Erresuma Batua) aurrera eraman diren proiektuetan garatu eta hobeturiko metodologia bat erabiltzen da bisoi amerikarra detektatu, eta espezie inbaditzaile hori kontrolatu eta errotik kentzeko. Alegia, ibaietan ur gaineko plataformak jartzen dira, kilometro bateko tartea utziz batetik bestera. Horietan bisoiak detektatu egiten dira lehenbizi, eta, harrapatu gero.

Bisoi amerikarra ohituta dago zuloetan sartuta ehizan egitera, beraz, zulo itxurako plataforma horiek ikusten dituenean, pentsatzen du barruan jana topatuko duela. Animaliak oinatzak uzten ditu plataforman jarritako harea-tokian, eta horrek langile teknikoak ohartarazten ditu harrapakinaren bila ibili dela han inguruan. Egun batzuk beranduago, bisoien sarrera eta irteera erregularra erregistratu eta gero, teknikariek aztarna-tokian tranpa bat jartzen dute.

2017ko irailean, 150 plataforma inguru jarri ziren ibai horietan. Martxora arte egon ziren funtzionamenduan, eta teknikariek hamar egunean behin berrikusi zituzten. Azterketa horietan oinatzak detektatu zituzten 22 plataformetan, eta tranpak jarri ostean, lau bisoi amerikar harrapatu zituzten, hiru Aritzakun-Urrizaten eta bestea Ugarana-Orabidea Ibadan.

LIFE IREKIBAI eta H20gurea europar proiektuak

LIFE IREKIBAI LIFE IREKIBAI  proiektuak bazkideak ditu Euskadin (Gipuzkoako Foru Aldundia, URA eta HAZI Fundazioa) eta Nafarroan (Nafarroako Gobernua GAN-NIK bitartez), beren gaitasunak eta eskumenak bat egiten ari direnak, Bidasoa eta Leitzaran ibai-arroetako Natura 2000 Sareko eremuetan interes komunitarioko espezieak eta habitatak mantentzen direla bermatzeko. LIFE ingurumenerako tresna finantzario europarrak finantzatzen du proiektua (LIFE14 NAT/ES/186 IREKIBAI).

Mugaz gaindiko H2Ogurea proiektuak H2Ogurea (EFA062/15), Bidasoa, Nivelle eta Urumea mugaz gaindiko ibaiak era koordinatuan kudeatzea xede duenak, bazkideak ditu Euskadin (Gipuzkoako Foru Aldundia, URA, Txingudiko Mankomunitatea), Euskal Hirigune Elkargoan, eta Nafarroan (Urdazubiko Udala eta Nafarroako Gobernua GAN-NIK bitartez). Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER)  Espainia- Frantzia- Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilearen (POCTEFA 2014-2020) bitartez finantzatutako proiektua da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa