(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Hondakinen Prebentziorako hezkuntza programa aurkeztu da Cascanteko ikastetxean ostirala, 2018.eko urriak 26


Lehen Hezkuntzako ehun ikaslek parte hartu dute hondakinik gabeko hamaiketakoan, Nafarroa osoan egingo diren tailer, jarduera eta sariei hasiera emanez


Programan parte hartu duten ikasleek beren hamaiketakoen bilgarrien inguruan eta beren otarteko-eramangailuekin agurtzen. ( irudia handitu )

Cascanteko ikastetxean egin da gaur goizean, Nafarroako Gobernuak, Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoaren bitartez, hondakinak prebenitu eta birziklatzeko abiarazi duen Hezkuntza Programaren aurkezpena.

Hezkuntza Programak hondakinei buruzko hainbat tailer didaktiko eskainiko ditu Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat, eta horrekin batera, ikastetxeen eskura jarriko ditu BokatONa eta Hamaiketako Arduratsua programak. Era berean, hondakinei buruzko proiektu berritzaileen I. Sariketa abiarazi du, eta dagoeneko Nafarroa osoko Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta LHko 30 ikastetxe izena emanda daude.


Programaren arduradunek ikasleei hondakinen tratamendua azaltzen. Ezkerretik, eskuinera: Calvo, Aguado, García Balaguer, Saso eta Cereceda. ( irudia handitu )

Hondakinen prebentzioa eta birziklapenaren aldeko bereizketa sustatzea eta ingumenaren babesean ikasleak zein irakasleak inplikatzea xede dituen programa honen aurkezpenean parte hartu dute Ingurumeneko zuzendari nagusi Eva García Balaguerrek, Erriberako Mankomunitateko lehendakari Tomas Aguadok, Cascanteko Ingurumen kontseilari Sandra Calvok eta Iruñerriko Mankomunitatearen, Tuterako ILZaren eta Hondakinen Prebentziorako Bulegoaren ordezkariek, ikastetxeko arduradunekin, Luis Saso zuzendariarekin eta Eva Reinaldos ikasketa-buruarekin batera.

Jarduera honen bitartez, ikasleek hamaiketakoan sorrarazi ohi dituzten hondakinen tamaina ezagutu ahal izan dute, eta horrekin batera, hondakin horiek nola prebenitu ere ikasi dute eguneroko keinu txikien bitartez; adibidez, otarteko-eramangailuak edo bilgarri berrerabilgarriak erabiliz.

Zuzendari nagusiak Nafarroako Hondakinen Planak eta Hondakinei buruzko Foru Legeak zehaztutako prebentzioaren dibulgazioaren barnean kokatu du gaurko ekitaldia, eta horrekin batera gogoratu du “prebenitzea posiblea dela, eta horretarako aski dela gure eguneroko keinuak eta ohiturak birpentsatzea”. Ikasleen aurrean, ikastetxerako hamaiketakoa hondakinik eragiten ez duen bilgarri batean eramateak duen garrantzia azpimarratu du, izan ere, “keinu txikia izanda ere, garrantzi handia duen keinua da, gutako bakoitzak sortutako hondakinen arduradun egiten gaituen neurrian, pixkanaka-pixkanaka, hamaiketakotik hasita”.

Bestalde, Erriberako Mankomunitatearen ordezkari Tomas Aguadok, erakunde honek Erriberako herritarren artean hondakinen prebentzioa bultzatzeko duen asmoa nabarmendu du, hezkuntzako lehenengo urteetatik hasita.

Hiru lan-ildo: hamaiketakoak, tailerrak eta sariak

Prebentzioaren Bulegoko Elena Cerecedak jakinarazi duenez, hezkuntza-programa Nafarroa osoan garatuko da Hondakinen Partzuergoaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen bitartez.

Hondakinen sorkuntzaren prebentzioak aparteko garrantzia du BokatONa programan (Partzuergoko mankomunitateetako ikastetxeentzat) eta Hamaiketako Arduratsua programan (Iruñerriko ikastetxeentzat). Ikasleek otarteko-eramangailuren bat erabiliko balute, hondakin kopurua murriztu eta garbiago mantenduko lukete eskola ingurunea, eguneroko keinuek ingurumena babesteko duten garrantziaz jabetzeaz gain.

Ekimenean parte hartzeko, nahitaezkoa da ikastetxeko zuzendaritzaren, taldeetako tutoreen nahiz familien inplikazioa, izan ere, horien partaidetza aktiboa ez badago, ezinezkoa izango da ezarritako helburuak betetzea. Dagoeneko, komunitate osoko hamarnaka ikastetxe atxiki zaizkio ekimen honi.

Iruñerriko Mankomunitatearen kasuan, mancoeduca webgunean gehitu da aurten “Trapuketarietan diseinatu zure bilgarri berrerabilgarria” deritzon proposamena, Bigarren Hezkuntzako taldeei zuzenduta.

Hondakinei buruzko tailer didaktikoak Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzenduta daude. Pertsonal espezializatuak koordinatutako doako tailer hauetan, prebentzioa ez ezik, kontsumo arduratsua, konpostajea eta birziklapenerako bereizketa ere landuko dira, materia organikoetan, ontzietan, TEEHetan eta ikasleentzat ohikoak diren beste hondakin batzuetan arreta berezia jarriz.

Hondakinen Partzuergoaren eremuan, ikastetxeei zuzendutako 575 tailer antolatuko dira, eta Iruñeko Mankomunitatearen eremuan, programa espezifikoak hondakinei buruzko programa bat eskainiko du mancoeduca jardueren barruan, baita ikastetxeetako iraunkortasuna hobetzeko programa eta hondakinen murrizteta landu eta eta ikastetxeetako kudeaketa hobetzea xede duen Ecoplan izeneko ikerketa eta ekintza-planerako proposamena ere.

Azkenik, programak hondakinei buruzko proiektu berritzaileen Sariketa deituko du Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeen artean, ikastetxeetan hondakinak prebenitu eta kudeatzeko ekintza berritzaileak sustatzeko asmoz. Dagoeneko, Nafarroa osoko 26 ikastetxe inskribatu dira.

Bi sari banatuko dira etapa bakoitzean. Batetik, taldekako jarduera bat hautatu beharko dute hainbat proposamenen artean (senderismoa, raftinga, abentura parkeak), eta bestetik, saritutakoek dagokien Mankomunitateak emandako beste golardo bat jasoko dute, proiektuaren helburuak garatzen laguntzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa