(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Kontseilu Ekonomiko eta Sozialari aurkeztu dio 2019rako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua astelehena, 2018.eko urriak 29


Exekutiboak aste honetan onartuko du Foru Lege proiektua, Nafarroako Parlamentura igorri baino lehen 


reunion CES

Aranburu kontseilaria, Kontseilu Ekonomiko eta Sozialarekiko bilerako buru. ( irudia handitu )

Ogasun eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren aurrean aurkeztu du gaur goizean 2019rako Aurrekontuen Foru Lege aurreproiektua, 4.010 mililioi euroko gastu ez-finantzarioaren sabaia aurreikusten duena, aurten baino 120,8 milioi handiagoa. Gainera, gastu finantzarioak 21,2 milioi euroko gehikuntza izango du datorren urteko ekitaldian.

Kontseilariak balorazio positiboa egin du aurrekontuei buruz, izan ere, “gastu-sabaia igo eta defizita 61 milioitan murrizteaz gain, diru gehiago bideratuko diote gastu sozialari, Legealdiaren hasieraz geroztik interesen ordainketa 117 milioitan murriztea ahalbidetu duen kudeaketa onari esker”. Era berean, hazkundea departamentu guzti-guztietan gertatuko dela nabarmendu du, “lau urteko guztizko zenbatekoak kontuan harturik”.

Nafarroako Gobernuak aste honetan onartuko du foru legearen proiektua, Foru Parlamentura igorri baino lehen.

Aurreratu zenez, zerbitzuen kalitatearen hobekuntzan aurrera egitea, ekonomia eta enplegua bultzatzea eta eskubide sozialak indartzea dira aurreproiektuari eusten dioten ardatzak. Hartara, % 5,06 gehitu da Hezkuntza Departamentuaren aurrekontua, bereziki irakasleen arloko inbertsioaren hazkundeagatik; eta % 2,57 Osasun Departamentuarena, lehen mailako arreta berria eta ospitaletako teknologietan egin beharreko inbertsioak bidera ditzan. Eskubide Sozialetako Departamentuari esleitutako aurrekontua ere hobetu da, % 2,65eko igoerarekin, enpleguaren aldeko politika aktiboak hobetzeko eta mendekotasunari zuzendutako arreta sendotzeko.


Aranburu kontseilaria, Aurrekontuko zuzendari nagusi Begoña Urrutia eta NZOko zuzendari kudeatzaile Luis Esain, gaurko saioan. ( irudia handitu )

I+G+b arloko inbertsioaren hazkundea (% 10,4 gehiagokoa) dakarren S3 Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren garapena da Garapen Ekonomikoko Departamentuaren funtsezko helburuetako bat. Departamentu guztizko aurrekontua % 1,23 jaitsi da. Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren kasuan, aurrekontua % 4,79 igo da, eta Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuarena % 12,17, batez ere langile publikoen soldatetan sindikatuekin adostu duen igoeraren eraginez.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Departamentuaren kasuan, aurreikusitako aurrekontua % 10,39 gehitu da Nafarroako Memoriaren Institutuari esleitutako kontu-sailagatik, eta Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuarena % 4 igo da, nahiz eta guztizko kopuruetan % 9ko jaitsiera ageri den 2018ko aurrekontuaren aldean, aurten Nafarroa Arena irekitzeko bideratu den 6,6 milioi euroko kopuruaren ondorioz.

Ogasuna eta Finantza Politikako Departamentuak ere % 0,31 murriztu du gastua, bereziki zorraren interesen ordainketan izandako 16 milioiko jaitsierari esker.

Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren bilera

Bestalde, Nafarroako Ingurumen Kontseiluak gaur goizean egindako bileran, Ingurumeneko zuzendari nagusi Eva Garcíak 2019rako aurreikusita dauden aurrekontu-sailak aurkeztu ditu. Guztira, 21.600.234 €, hots, aurreko urtean baino % 12,11 gehiago. Honela, esparru honi 2015az geroztik zuzendutako kontu-sailaren goranzko joerari eutsi zaio, % 71 inguruko guztizko hazkundea tarteko.

Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuan hondakinen funtsaren kargura esleitutako 637.888 euroko guztizko balioa duten kontu-sailak dira 2019ko berritasun nagusia, toki erakunde eta enpresentzako nahiz narriatutako eremuak berreskuratzeko dirulaguntzetarako. Ibaien hobekuntzarako, arrain-haztegietarako (180.000) eta azpi-arroetako planak berritzeko inbertsioak ere hazi dira.

2019an ere, arreta berezia emanen zaio natura inguruneari, kontserbazioaren zein ustiapen iraunkorraren ikuspegitik. Horren harira, arras azpimarratzekoa da natura parkeetan eta babestutako beste esparru batzuetan egin beharreko inbertsioetarako kontu-saila, 620.000 eurokoa, ia % 32ko hazkundea izan duena. Halaber, 21.000 euro bideratuko dira esparruak hobetu eta egokitzeko, abelbideak eta mendiarteak barne harturik.

Lurraldean eta Paisaian, 2019an, 330.000 euro bideratuko dira paisaiari eta azpiegitura berdeari buruzko azterlanak eta lan teknikoak garatzeko, eta horrenbestez, aurrekontua 2018koa baino % 13,79 handiagoa izanen da. Horrekin batera, administrazioen arteko lankidetzarako kontu-saila ere gehitu da udal hirigintza planak landu eta eguneratzeko; 645.498 euro, guztira, % 7,58ko hazkundearekin.

Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuaren barnean, % 70 gehitu dira ingurumen elkarteei zuzendutako laguntzak (140.000 eurotik 247.000 eurora), ingurumen-hezkuntza, boluntariotza, lurralde-zainketa eta herritarren zientziako ekintzak bideratzeko, % 0,7ko zerga-esleipenari loturikoak.

Azkenik, 800.000 euro bideratu dira I`+G+b arloko proiektuetarako, ia % 18ko gehiago, eta beste 173.500 euro europar proiektuen kudeaketarako. Azken hauen artean, honako hauek nabarmen daitezke: LIFE NADAPTA, klima-aldaketa arindu eta horretara egokitzea xede duena; Irekibai eta H2Ogurea, ibaiak hobetzeko; SME Organics, kudeaketa ikuspuntu ekologikotik hobetzeko, eta Aquila LIFE, Bonelliren arranoa babestea helburu duena. Horietan guztietan, sentsibilizazio eta ingurumen-hezkuntzako ekintzak egitea aurreikusi da.

Nafarroako Ingurumen Kontseilua 1/1993 Foru Legeak sorturiko organo aholku-emailea da, Departamentuaren ingurumen politikaren elaborazioan nahiz jarraipenean unibertsitateen, ingurumen elkarteen, federazioen (ehiza, arrantza, mendia), sindikatuen, enpresari elkarteen eta eragile ekonomiko eta sozialen partaidetza sustatzea xede duena. Gaurko bileran, honako erakunde hauen ordezkariek parte hartu dute: Ekologistak Martxan, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, Nafarroako Ehiza Federazioa; CCOO, LAB, UAGN eta UGT sindikatuak; Nafarroako Enpresarien Konfederazioa; Irache Kontsumitzaileen Elkartea; eta ADECANA, Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko, Ingurumeneko Berrikuntza eta Ezagutzaren Zerbitzuko eta Zerbitzu Juridikoko zuzendariekin batera.

Kontseilu Ekonomiko eta Soziala, organo aholku-emailea

KES Ogasun eta Finantza Politikako Departamentuaren menpeko organo aholku-emailea da. Gai sozioekonomikoak arautzen dituzten foru lege aurreproiektuei buruzko txostenak eta irizpenak lantzea da haren eginkizun nagusia, bereziki Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuari buruz eta esparru ekonomiko eta fiskalei, lanari, nekazaritzari, enpleguari eta ongizateari loturiko edozein gairi buruz, Nafarroako Gobernuaren zein Parlamentuaren eskariz edo ekimen propioaz.

KESeko kideak dira Foru Administrazioaren eta Toki Administrazioaren ordezkariak; UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuak; Nafarroako Enpresarien Konfederazioa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UCAN, ANEL, Santa María la Real Kontsumitzaileen Elkartea, UAGN, EHNE eta Guerlur, ekonomia sozialeko entitateen, kontsumitzaile eta erabiltzaileen, nekazaritza eta abeltzaintza sektorearen eta ekologisten izenean; eta REAS Nafarroa.

.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa