(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak, Belateko eta Almandozko tunelen irekierarekin bat etorriz, Zuastiko bidesaria berrezartzea erabaki du kamioientzat, azaroaren 1ean astelehena, 2018.eko urriak 29


Ekainaren 4tik A-15 errepideko zirkulazioa sustatzen duen ibilgailu astunentzako behin-behineko deskontu gehigarria indargabetu egingo da


Nafarroako Gobernuak erabaki du ibilgailu astunei Sarasako bidesaria (Zuasti) bi norabidetan debalde igarotzen uzteko neurria indargabetzea. Ekainaren 4an sartu zen indarrean, eta erabaki zen Belateko eta Almandozko tuneletako obrak amaitu arte mantentzea, azaroaren 1era (osteguna) arte hain zuzen, aurreikusitakoaren arabera.

Tuneletako obrei hasiera eman aurretik, AP-15 errepidearen emakida-enpresarekin, Audenasarekin, maiatzean erabakitakoaren arabera, bi xede lortu nahi dira: batetik, N-121-A errepideko obren ondorioz trafiko-murrizketek garraio-sektorean eragindako gehiegizko kostuak arintzea, eta, bestetik, Leitzarango autobiaren zirkulazioa sustatzea, Iruñearen eta Frantziaren artean ibilbide luzeko trafiko gehiena konektatzeko bide egokiena izan dadin. Hain zuzen, Gobernuak emakida-enpresari proposatu zion ekainaren eta azaroaren artean ibilgailu astunentzat deskontu gehigarri bat jartzeko, modu horretara lau ardatz edo gehiagoko ibilgailuek ez zutelako Sarasako bidesaria ordaindu beharko.

Deskontu gehigarri hori izateko, ekainaren 4tik azaroaren 1era ibilgailu astunek bidesariari dagokion BEZ ordaindu behar dute. Horretarako, bankuko txartela edo Via-T erabil dezakete, eta, dirutan ordainduz gero, ohiko prezioa mantentzen da.

Ekainaren 4tik tuneletako obrak amaitu arte ibilgailu astunek bidesaririk ordaindu behar ez izateko 2018ko maiatzaren 30eko erabakia partzialki aldatu du Gobernuak, deskontu gehigarri hori baliogabetzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa