(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ollo kontseilariak bi Nafarroen artean proiektu ezberdinak bultzatzea nabarmendu du Saint Martin de L’Arrosan astelehena, 2018.eko urriak 29


"Bi Nafarroen XIV. Mintegian" zehar egin du, eta, bertan, Foru Komunitateko zein Nafarroa Beherako agintariak izan dira  


Transcripción textual del video

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok, Nafarroa Beherako Saint Martin de L´arrosan egin den "Bi Nafarroen XIV. Mintegiaren" garapenean ondorengoa nabarmendu du: "gure bi lurraldeen artean proiektu eta ekimen komunak partekatzeko dugun interesa; horiek arlo zehatzetan bideratzen dira".

Aldebiko harremanak akordio ezberdinetan islatzen dira; esate baterako, Mugaz haraindiko Lankidetzako Esparru Akordioa, 2017an sinatua. Bertan, elkarren arteko proiektuez gain, hausnarketarako tartea irekitzen da, lankidetzako beste formatu batzuk aurreratzen joateko aukera eta egokitasuna aztertzearren, mugako zonako eta gure mendiko lurraldeetako kudeaketa koordinatua hobetzen laguntzeko.

Reunion dos navarras

Bi Nafarroen XIV. Mintegiko parte hartzaileak. ( irudia handitu )

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok, Nafarroa Beherako Saint Martin de L´arrosan egin den "Bi Nafarroen XIV. Mintegiaren" garapenean ondorengoa nabarmendu du: "gure bi lurraldeen artean proiektu eta ekimen komunak partekatzeko dugun interesa; horiek arlo zehatzetan bideratzen dira".

Aldebiko harremanak akordio ezberdinetan islatzen dira; esate baterako, Mugaz haraindiko Lankidetzako Esparru Akordioa, 2017an sinatua. Bertan, elkarren arteko proiektuez gain, hausnarketarako tartea irekitzen da, lankidetzako beste formatu batzuk aurreratzen joateko aukera eta egokitasuna aztertzearren, mugako zonako eta gure mendiko lurraldeetako kudeaketa koordinatua hobetzen laguntzeko.

Gaur egun, beste proiektu komun hauek jorratzen ari dira: larrialdietako zerbitzuen koordinazioa, neguko bideragarritasunarena, garapen turistikoarena edo kirol-arlokoa: halaber, POCTEFA proiektuak, PyrenEOS Lurraren Obserbazio Sistema, adibidez, abantaila garrantzitsuak eskainiko baititu arriskuen prebentzioa, baliabide naturalen erabilera edo industria berrien finkatzea bezalako gaietan.

Orobat, ez da ahaztu behar Iraty proiektua, elkarrekin proiektuak garatuta, turismorako dinamika bat sustatu nahi baitu 4 urtaroetan, gure mendiko jardueretan, mugaren bi aldeetako turisten zirkulazioa bultzatuaz.

Badira beste proiektu interesgarri batzuk ere; hala nola, EDERBIDEA ibilbide berdea, Iruña, Donostia eta Baiona elkartzeko; edo EAS euskararen adierazleen sistema. Bestalde, industria kulturalen eta sortzaileen arloan jorratzen ari den lanaren proiektuaren barruan, 948 Merkatua Nafarroako Arteen Merkatuaren esparruan, Nafarroako kultur eta sormen enpresak Nafarroa Beherako banatzaileen eta programatzaileen artean komertzialki dinamizatzeko lanean ari dira.


Bi nafarroen kargudunak. ( irudia handitu )

Ollo kontseilariak, halaber, nabarmendu nahi izan du "batzen gaituen lurraldearekin dugun harremana; auzotasun onak ez ezik, historiak, kulturak, ekonomiak eta, nola ez, hizkuntza komunak, euskarak, ere batzen gaitu. Lotura horiek erakusten dute Pirinioetako barrera inoiz ez dela izan bi Nafarroetako bizilagunentzako muga", adierazi du.

Mintegiaren ekitaldi nagusiak hiru hitzaldi eta bisita gidatu bat izan dira. Lehen hitzaldia, “Nafarroa Beherako gotorlekuak, Erdi Aroko habitat zainduaren zenbait adibide” izenekoa, Benoît Duvivier arkitektoak eman du. Ondoren, Alvaro Adot ikerlari eta historialariak Nafarroa Beherako Errenazimenduko euskararen inguruan egindako ikerketen berri eman du. Hitzaldien zikloa Frédéric Bauduer medikuntzako irakasleak berezitasun genetikoen eta euskaldunen historiaren inguruan egindako erakusketak osatu du. Mintegiari amaiera emateko, Goicoechea zeramika tailerrean ibilbide gidatua egin da, Ossès artisau-zentroan.

Ollo kontseilariak azaldu duenaren arabera, Mintegi honek "jarduera ekonomikoa, nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak, artisau produktuak egiteko eta eraldatzeko jarduera eta landa-turismoa sustatzeko politikak bultzatzen jarraitu behar du; halaber, komunikazio, osasun, hezkuntza eta abarreko oinarrizko zerbitzuak bermatu behar ditugu. Modu horretan, gure lurraldeak kohesionatutako komunitateak izango dira, ekonomikoki eta sozialki aurrera egiteko benetako gaitasuna dutenak. Horrek elkarren arteko grina izan behar du, eta elkarrekin lan egin behar dugu, esperientziak trukatuaz eta Nafarroa bateko eta besteko herri-administrazioen, enpresen eta herritarren ekintza koordinatuak ahalbideratuaz”.

Amaitzeko, eskerrak eman dizkie bertan parte hartu dutenei, eta bereziki aipatu ditu herri horretako alkatea, Beñat Arrabit, Euskal Elkargoko lehendakariordea eta Euskal Mendia kantoiko departamentu kontseilaria, Annick Trounday-Iriart; horiez gain, Ossesko alkatea, Nafarroa Zaharreko Lagunak, Louis Gentienek zuzendutako ordezkaritza eta Iparraldeko Mankomunitateko ordezkaritza Mintegi hau bultzatzeagatik.

Tuteratik Saint Martin de l’Arrosara

Saint Martin de l’Arrosa Mintegiak txanda hartu dio aurrekoan Tuteran egin zenari. Han, bi lurraldeen proiektuak eta ekimenak bultzatzeko interesa nabarmendu zen, ideiak eta proiektuak antolatu ahal izateko eta Europa osoko leku estrategikoan partekaturiko kokapenak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzeko.

Iaz Tuterara egindako bisitan, Ollo kontseilariak mintegi honek duen urteetako tradizioari buruz hitz egin zuen. Foro horrekin, Nafarroaren errealitatea Pirinioen bi aldeetan partekatzen dutenen giza eta gizarte harremanak handitzea da helburua.

Bi Nafarroen Mintegia urteko kultura-ekitaldi bat da, 2005. urtetik egiten dena, urtean bat, urtero mugako aldeak txandakatuz, bi lurraldeetako kultura erakunde eta entitateen artean ezagutzak, esperientziak eta proiektuak partekatzeko. Nafarroako Gobernuak sustatzen du Nafarroa Beherako udalerri nagusiekin eta zenbait kultura-erakunderekin batera; hala nola, Nafarroa Zaharreko Lagunen Elkartearekin, egoitza Donibane Garazin duena.

Bi Nafarroen hurrengo Mintegia Azkoienen egingo da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa