(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Genero Berdintasunaren Indizea du lehendabiziko aldiz esparru honetan emandako aurrerapausoak neurtzeko

astelehena, 2018.eko urriak 29


Genero Berdintasunerako Europar Institutuaren metodologiaren languntzaz landuta, Nafarroa Europako lehen 9 herrialdeen artean finkatu du


Mertxe Leranoz y Pablo Cebrián, en la presentación ante los medios de comunicación.

Mertxe Leranoz eta Pablo Cebrián, komunikabideei egindako aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua, Nastaten bitartez eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren lankidetzaz, Genero Berdintasunerako Europar Institutuak Genero Berdintasunaren Indizea (GBI) lantzeko erabiltzen duen metodologiara egokitu da, Nafarroak adierazle estatistiko propioa izan dezan.

Indizea prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur NABIko zuzendari kudeatzaile Mertxe Leranoz Goñik eta Nastateko zuzendari Pablo Cebrian Jimenezek, eta Nafarroako gizarteak genero berdintasunean aurrera egin ote duen deskribatzeko xedez landu da, 2010ean, 2012an eta 2015ean bildutako datuei esker esparru honetan egindako aurrerapausoak kontrolatzeko aukera eskaintzeaz gain.

Nastaten webgunean eskuragarri dauden azken datuen arabera, Nafarroak, genero berdintasunak 69, 2 puntu lortu ditu batetik ehunera bitarteko eskalaren barruan. Hauexek dira erabateko berdintasuna gertuen duten dimentsioak: osasuna, 88,2; dirua, 77,8, eta enplegua, 71,1. Berdintasuna maila apalago batean lortu diren dimentsioak, berriz, beste hauek: denbora, 68,8; ezagutza, 64,5, eta boterea, 58,8.

Balio hau Europar Batasuneko 66,2 puntuko batezbestekoaren gainetik dago, baita EBko 28 estatu kideen artean hamaikagarren postuan dagoen Estatu espainiarreko 68,3 puntuko batezbestekoaren gainetik ere. Ondorioz, Nafarroa EBeko herrialdeen sailkapenean sartuz gero, bederatzigarren postuan izango litzateke, Suedia, Danimarka eta Finlandia gisako herrialdeen artean, eta Alemania, Austria eta Italia bezalako herrialdeen aurretik.

GBIren helburuak

Beste estatistika batzuek soldatak edo jarduera-tasa gisako errealitate ekonomiko edo sozialaren alderdiren bat deskribatzen dutelarik, Berdintasunaren Indize honekin, Gobernuak Nafarroako gizartean dagoen genero desberdintasunaren deskribapen integrala landuko du lehendabiziko aldiz.

Nafarroako Genero Berdintasunaren Indizea, genero desberdintasuna errealitate sozialaren alderdi bat balitz bezala deskribatzea xede duen estatistika da, Nafarroan genero berdintasunaren arloan emandako aurrerapausoen deskribapen integrala eskainiz eta Europako beste herrialde batzuekiko konparazioa eginez.

Dimentsioak

Indizeak 31 adierazle ditu, honako dimentsio hauetan antolatuta: Enplegua, Dirua, Ezagutza, Denbora, Boterea eta Salud.

Enpleguaren dimentsioa irudikatzeko, emakumeek eta gizonek lan-merkatuan duten partaidetza-maila eta lanpostuen kalitatea neurtzeko adierazleak erabili dira, garapen profesionalerako nahiz familia eta lan bizitza uztartzeko eskaintzen dituzten aukerei erreparatuta, besteak beste.

Diruaren dimentsioan, aintzakotzat hartu dira soldatetan nahiz familien beharrei erantzuteko errenta erabilgarrian dauden gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak. Dimentsio honetan, halaber, gizonen artean edo emakumeen artean errenta zuzentasun handiagoarekin banatzen ote den baloratu da.

Ezagutza deritzon dimentsioan, hezkuntza formaleko sistemen bitartez edo bestelako bideen laguntzaz jasotako ezaguerak baloratu dira, formakuntza-arlo jakin batzuetan dauden espezializazio-joerak aztertzeaz gain. Adibidez, emakumeek genero-rol tradizionalekin bat datozen unibertsitate-karrerak egiteko joera ote duten neurtuko da, desberdintasuna nagusi duten gizarteetan gertatzen den bezalaxe.

Denbora ren dimentsioak, emakumeek eta gizonek lanaz kanpoko Denboraren erabilera desberdina egiten ote duten baloratzen du. Aintzat hartzen du beste pertsona batzuk (adingabeak, adinekoak zein desgaitasuna dutenak) zaintzeko erabiltzen den denbora, baita etxeko lanetarako nahiz kirola egiteko, kulturarako edota gizarte zibileko erakundeetan parte hartzeko erabilitako denbora ere.

Nolabaiteko boterea (politikoa, edkonomikoa edo soziala) duten postuetan dagoen gizon eta emakumeen arteko banaketa da genero berdintasunaren alderdirik garrantzitsuenetakoa. Dimentsio honetan, botere banaketa horri buruzko hainbat alderdi baloratu dira: Estatu zein eskualde mailako parlamentu eta gobernuen osaera bezalako ohiko adierazleei, Ikerketa eta Garapenaren finantzaketa, komunikabide publikoak edota olinpiar jokoak bezalako esparruetako maila goreneko erabakiak hartzen dituzten organuen sexuen araberako osaerari buruzko datuak gehitu zaizkie.

Azkenik, Osasunaren dimentsioak osasun-egoerari buruzko adierazle subjektiboak eta objektiboak biltzen ditu, gizonen eta emakumeen jokabide osasungarrien nahiz osasunaren kalteko jokabideen maiztasun erlatiboa neurtzeko, baita pertsonek osasun-zerbitzuetara duten sarbideari buruzko adierazleak ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa