(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Buztintxuriko Larrialdien Zentro berrian 309 gaixo artatu dituzte abian den lehen lau egunetan astelehena, 2018.eko urriak 29


Dominguez kontseilaria goizean instalazio berriak ikustera joan da; urriaren 25etik normaltasun osoz ari dira zerbitzua eskaintzen


Fernando Dominguez, Santos Induráin, Kiko Betelu, Berta Arizkun,Txema Noval eta zentroaren zuzendaritza-taldea. ( irudia handitu )

Iruñerako eta Eskualderako Ospitalez Kanpoko Larrialdien zerbitzu berria Buztintxuriko Osasun Zentroan kokatu da, eta 309 pertsona artatu ditu urriaren 25ean, ostegunean, abian jarri zenetik urriaren 28ra, igandera, bitarte. Laguntza-jarduera, lau egun horietan, normaltasun osoz eta gorabeherarik gabe garatu da.

Gaur goizean Osasun kontseilaria, Fernando Dominguez, instalazio berriak ikustera joan da, eta harekin batera izan dira, beste agintari batzuen artean, Lehen Arretako kudeatzailea, Santos Indurain; Ospitalez Kanpoko Larrialdien zerbitzu-burua, Kiko Betelu; Burlatako alkatea, Txema Noval; herri horretako alkateordea, Berta Arizkun; eta zentroaren zuzendaritza-taldea, Susana Jurio zuzendaria buru dutela.

Jarduera-datuak banakatuta, lehen egunean 24 larrialdi artatu zituzten, ostiralean 49, larunbatean 117 eta igandean 119. Arreta-motari dagokionean, 228 kasutan medikuaren laguntza behar izan zen eta 81 kasutan erizaintzakoa.


Kargudunak osasun-etxe berriaren gela batean ( irudia handitu )

300.000 euroko inbertsioa

Buztintxuriko Larrialdietako Zentroak arratsaldeko ordutegian Iruñeko biztanleriaren eta bereziki hiriburuaren iparraldeko biztanleen larrialdiko osasun-arreta hobetuko du. Eskualdeko larrialdietako bigarren zentro bilakatuko da, ekipamendu mediko eta osasun-profesionalen talde oso batekin; era horretan, Nafarroako hiriburuan ere kokatzen den San Martin Doktorea zentroarekin parekatzen da, laguntza-gaitasunaren aldetik. Zerbitzua arratsaldez emango du, helduen larrialdietarako, eta San Martin Doktoreak erreferentziazko zentroa izaten jarraituko du helduen eta pediatriako larrialdietarako, arratsaldez nahiz gauez.

300.000 euroko inbertsioa eginda, erradiologia-gela eta triaje-gela ditu larrialdiak baloratu eta lehenesteko, kontsulta medikoak eta erizaintzakoak eta erreanimazio- eta obserbazio-gela ere bai. Erradiologiako taldeak goizez ere artatuko ditu osasun-zentroetatik bidalitakoak, eta, era horretan, herritarrek eskuragarriago izango dute zerbitzua, eraginkorragoa izateaz gain.

Zerbitzuaren ordutegia 15:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da asteko egunetan eta 8:00etatik 20:00etara bitartekoa larunbatetan, igandetan eta jai-egunetan. 22:00ak arte luzatzea aurreikusten da datorren urtearen hasiera aldera.


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa