(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura egitaraua datorren asterako astelehena, 2018.eko urriak 29


Nafarroako Gobernuak proposamen berriak prestatu ditu datorren asterako: kontzertuak, dantza, zinema, tailerrak, erakusketak eta bisitak


Nafarroako Museoaren kaperan Dora Salazarren eskultura. ( irudia handitu )

Nafarroa musika festa izango da datorren astean. Hasteko, Nafarroako Nazioarteko Abesbatza Zikloa ospatzen delako. Ospe handia duten Asia, Amerika eta Europako 14 talde abestuko dute Erkidegoko 21 herrietan. Era berean, asteazkenean, “Urria Artximusikala” zikloaren eskutik piano kontzertu bat egongo da ikusgai Errege Artxibo Naguasian. Halaber, “Organo Musika Nafarroan” jaialdiak “Acción Aetra” taldearen emanaldia antolatu du larunbaterako eta San Nicolás elizan. Bukatzeko, larunbatean ere bai, Baluarte Aretoak “Operako koru handiak” kontzertua eskainiko du Nafarroako Orquestra Sinfonikoaren eta AGAO abesbatzaren eskutik.

Zinemari dagokionez Nafarroako Filmotekak bi ikuskizun eskainiko ditu: “Niñato” eta “Cadenas rotas” filmak astearte eta asteazkenean hurrenez hurren eta iluntzeko zortzietan.

Hitzaldi eta ikastaroen alorrean, Nafarroakoa Liburutegiak bi konferentzia prestatu ditu: "¿Zergatik luzatu iraganean? María Zambranorekin eta Simone Weilekin elkarrizketan" astelehenean eta Rosa Riuesen eskutik eta "Galerak eta doluak: testigantza idatziak" Ernesto Mauriren gidaritzapean eta asteartean. Halaber, asteazkenero bezala, haurrentzako “Ongi etorri ipuinetara” ikastaroaren beste emanaldi bat ospatuko da. Bere aldetik, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Think Tank laborategiaren bostgarren saioa hartuko du, “Kulturari aplikatutako teknologia berriak”.

Antzerkiari dagokionez, Salestarren antzerki taldeak “Bernarda Albaren etxea”-ren irakurketa dramatizatua eskainiko du asteartean eta Nafarroako Liburutegian.

Erakusketen alorrean, Nafarroako Liburutegiak Pablo Antoñana eta María del Villar Berruezo artista nafarrak omentzen ditu bi erakusketa berrietan. Berruezoren erakusketaren kasuan, bisita bat antolatu da larunbatean aditu baten azalpenekin eskaintza ezagutzeko.


Urriaren 28tik azaroaren 4ra ospatzen ari den Nafarroako Nazioarteko Abesbatzen zikloaren kartela. ( irudia handitu )

Bestalde, Nafarroako Museoko Kaperan beste sortzaile nafar baten lana egongo da ikusgai, Dora Salazar. Berritasunetatik haratago, honako erakusketak diraute zabalik: "Macla, mamua, bismuto, vicario" Oteiza Museoan; “Isidoro Fagoaga Larrache (1893-1976)” eta “Baxenabarre, lurralde berezia” Nafarroako Errege Artxibo Nagusian; “Arkitektura eta Arkitektoak: Arraiza-Esparza-Gaztelu, 50 urte geroago” Nafarroako Parlamentuan; eta “Gazte Artea Garazi” bilduma Huarte Zentroan.

Huarte Zentroarekin jarraituz, “Periferia Birpentsatu Etxabakoitzen” proiektua eta “Sol y sombra” proposamenak zabalik jarraitzen dute. Halaber, aste honetan “Estudio irekiak” egongo dira Zentroko sortzaileen jarduna ezagutzeko. Asteazkenean bukatuko da eskaintza DJ baten laguntzarekin eta mokadu batekin. Berritasunak badadue ere bai, “Sorginak” egoitza eta “Work in Process” topaketa.

Bukatzeko, eta astero bezala, bisita berriak antolatu dira Nafarroako Karlismoaren Museoa ezagutzeko (ostegun eta larunbatean) eta Iruñeko katedraleko klaustroan egiten ari diren konpontze lanak bisitatzeko (igandean).

Kultura egitarauaren xehetasun guztiak esteka honetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa