(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak 90. urtemuga bete du, eta "erreferentziazko zerbitzu publiko integrala" izatera iritsi da asteartea, 2018.eko urriak 30


Mikel Santamariak, foruzain eta kazetariak, oroitzapenezko liburua aurkeztu du


Santamaria, Beaumont eta Muñoz Foruzaingoaren liburuaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Foruzaingoak gaur 90 urte bete ditu 1928ko urriaren 30ean sortu zenetik, eta jada "erreferentziazko zerbitzu publiko integral" bilakatu da, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilariak Belosogoitiko egoitzan eguerdian ospatutako efemeridean adierazi duenez.

Nafarroako Foru Aldundiak zehatz-mehatz duela 90 urte erabaki zuen 5 motorista plaza sortzea, errepideko polizia artatzeko, zirkulazioa zaintzeko eta probintziako zergak ikuskatzeko. Erabakia lotuta zegoen Foru Ogasunaren jarduerarekin, eta, hortik haratago, Aldundiak aurreko mendetik bideak kontserbatzeko zuen jarduerarekin.

Antoniok, Joaquinek, Aureliok, Pedrok eta Pascasiok —lehen bost poliziak— gaur egun aurrera jarraitzen duen historiaren bideari hasiera eman zioten; egun, Foruzaingoak 1.000 agente baino gehiago ditu Nafarroan zehar banatuta.

Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako Maria Jose Beaumont kontseilariak Foruzaingoaren profesionaltasuna eta prestakuntza nabarmendu ditu. “Gaur egun, gure Foruzaingoa trebatua eta profesionala da, Nafarroan segurtasun publikoaren erronkei aurre egiteko gai dena, eta, are garrantzitsuagoa, herritarrei zerbitzatzeko gogo izugarria duena. Zerbitzu publiko integrala eta erreferentziazkoa da”.

Kontseilariak Foruzaingoaren aldeko apustua egiten duela esan du, Nafarroan erreferentziazko zerbitzua izateagatik (bertan, Udaltzaingoak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak ere eskumenak dituzte), eta eremu ezberdinetako jarduera-datuak eman ditu. Esate baterako, 2013-2017 denboraldian, Nafarroan, Foruzaingoak trafiko istripuen %70a artatu du, genero-indarkeriako kasuen %47a eta ikerketen %38a.


Liburuaren egilea, kontseilaria eta Foruzaingoaren nagusia. ( irudia handitu )

Zabaltzea eta heldutasuna

1964. urtean, egungo izena hartu zuen, Torcuato Muñoz Foruzaingoaren buruak adierazi duenez, “berrantolatu eta funtzio berriak hartzeagatik”; horrela, 1986ko lehen promoziotik, 2002an lurralde-mailan hedatzen hastera igaro zen: lehenik, Tuteran ireki zen komisaria, eta, ondoren, Zangoza, Tafalla, Lizarra, Elizondo eta Altsasukoak etorri ziren”.

Halaber, Torcuato Muñozek ondorengoa nabarmendu du: “laurogeita hamar urte hauetan, Foruzaingoa heldu egin da, eta erreferentzia bilakatu da, segurtasun publikoko eskumen guztiak erabat hartuaz, herritarrei zerbitzu integrala eskaintze aldera”.

Mikel Santamaria foruzainak, Informazioaren Zientzietan lizentziatuak, laurogeita hamar urteko historiako oroitzapenezko liburua aurkeztu du, eta honela deskribatu du: “pasarte eta zerbitzuen laburbilduma da, eta, batik bat, gure Foruzaingo maitea haien lanarekin sortu zuten 200 pertsona baino gehiagori egindako erreferentzia onomastikoa”.

Era berean, gogoratu du ez dela ezer idatzi erakundeari buruz, “Miguel Izuren doktorego-tesian sartutako erreferentzia batzuk kenduta”, eta bertaratutakoei dei egin die hamar urte barru erakundearen mendeurrena ospatzeko.

“90 años: Policía Foral de Navarra” liburuaren 2.000 ale atera dituzte hasteko, eta herritarren eskura egongo da azaroaren 5etik (astelehena) aurrera, Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Funtsean, Navas de Tolosa kaleko 21ean, 15 €-ren truke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa