(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iturrondo agentzia integral bateratu berria azaroaren 5etik aurrera irekiko da Burlatan asteartea, 2018.eko urriak 30


II. Zabalgunekoarekin batera, Iruñeko Eskualdeko biztanleriari arreta emanen dio, betiere aurrez hitzordua eskatuta, enplegu eskaera berritzeko izan ezik


Nafar Lansarek eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak Iturrondo agentzia integral bateratu berria irekiko dute Burlatan, (Atarrabiako etorbidea, 1), eta Iruñeko II. Zabalgunekoarekin batera (Paulino Caballero kalea, 50), agentzia berri honek, Iruñeko eta Eskualdeko biztanleriari arreta emanen dio azaroaren 5etik aurrera. Modu horretan, Iruñerriko enplegu-bulegoen sarea berrantolatuta geratuko da.

Lekualdatze hauek direla eta, Yamaguchi eta Arrotxapeako agentziak urriaren 31, asteazkena barne, itxiko dira. II. Zabalguneko bulegoa soilik  azaroaren 2an itxita egonen da.

Urriaren 31n eta azaroaren 2an, hiru agentzietan izena emanda daudenei aukera hauek eskainiko zaizkie: enplegu-eskaera berritu nahi bada, 948 012 012 edo 012 telefonoetara dei daiteke, empleo.navarra.es helbidean sartu edota Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aplikazio mugikorra deskargatu Google Play edo App Storetik. Halaber, horrela nahi duten pertsonek enplegu-txartela eska dezakete kontratu baterako, 948 012 012 edo 012 telefonoetara deituta.

Iturrondo agentzia integral bateratu berrirako, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak finantziatua,  eta II. Zabalgunekorako beti aldez aurretiko hitzordua hartu beharko da, 848 42 45 00 telefonora deituta edo empleocitaprevia.navarra.es bidez. Hortaz,  NLk arreta-sistema ordenatu berri hau abian jarriko du, Yamaguchin egindako programa pilotuaren ondorioz.

Bi agentzietako ordutegia honako hau izanen da: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30etara, eta hilabete bakoitzeko azken astelehenetan, 13:30ak arte. Hala ere, eskaera modu presentzialean berritzeko, ez da beharrezkoa hitzordua hartzea; horretarako, 8:30etik 11:30etara joan beharko da.

Burlatan, Iturrondoko agentzia integral bateratura joateko, 5. linea hartu ahal izango da, Orvina 3-Nafarroako Unibertsitatea, eta geralekuan geratu, Fermín Daoiz kaleko 1ean, edota 7 linea, Atarrabia – Txantrea-Barañain, Mugazuri eta Bizkarmendia kaleak batzen dituen bidegurutzeko geltokian geratzeko.

NL-k Yamaguchin, Arrotxapean eta II. Zabalgunean 20.245 pertsona langabe ditu izena emanda, duela urtebete baino %7 gutxiago. Agentziaka, 8.600 inguru II. Zabalguneko agentziakoak dira, 7.400 Arrotxapeakoak eta 4.270 Yamaguchikoak. Gainera, bulego horiek hilero 8.000 pertsona artatzen dituzte langabezia-txartela aurrez aurre berritzeko, eta zerbitzu ezberdinak eskaintzen dizkie batez beste 4.150 pertsona ezberdinari (informazioa, lanbide-orientazioa, ibilbideak, autoenplegua, besteak beste). Guztira, Nafarroako langabeen %61 Iruñeko eta Eskualdeko agentzietan izena emanda daude.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa