(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak, gainerako autonomia erkidegoekin batera, sarreren birsalmenta arautzen duen legea abian jartzeko txostena onartu du asteartea, 2018.eko urriak 30


Ana Herrera kontseilariak Kulturaren Biltzar Sektorialaren bilkuran parte hartu du, eta kultur ikuskizunetarako sarreren birsalmentan esku hartzea erabaki dute


Autonomia Erkidegoetako kulturako arduradunak eta Guirao Ministroa (erdian), bilkura ondoren. ( irudia handitu )

Kulturaren Biltzar Sektorialak gaur onartu du kultur ikuskizunetarako sarreren birsalmenta arautzen duen estatu-lege bat abian jartzeko txostena. Horrela erabaki dute Jose Guirao Kultura ministroak zuzendutako osoko bilkuran, gaur eguerdian, Madrilen; bertan parte hartu du Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak, beste komunitate autonomoetako homologoekin batera.

Erabakia Kultur eta Kirol Ministerioak egindako kontsulta publikoaren emaitzak kontuan hartuta hartu dute; kontsulta publikoa gaur aurkeztu dute osoko bilkuran. Kontsultan agerian geratu dira birsalmentako funtsezko arazoak; hala nola, “kontratuaren aurreko informazio eskasa”, “sarreren disponibilitate mugatua eta sarreren prezio altua”, “iruzurrak” eta  “pertsonen segurtasun-arazoak”. Era berean, gaur Kulturaren Biltzar Sektorialean aurkeztutako txostenean esaten da gaur egun birsalmentarako aplika daitekeen araudia “eskasa, zatikatua eta nahasia” dela; beraz, arlo hori arautzea beharrezkoa da, “kaltetuak diren interes publikoak babesteko”. Ildo horretan, “kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsa, kultura eskuratzeko aukera eta herritarren segurtasuna” aipatu dira, eta, ondorioz, komenigarria dela “estatu-lege bat ematea, garatzeko eta gauzatzeko lege autonomikoak izatea alde batera utzi gabe”.

Sarreren birsalmenta izan da Kulturaren Biltzar Sektorialaren bilkuraren gai nagusia; bilkura Guirao ministroak zuzendu du, eta zuzendaritza-talde berria ere aurkeztu dute.

Bilkuran, halaber, ezagutu dituzte Estatuko Administrazio Orokorreko eta autonomia erkidegoetako Lan Mahai iraunkorrari buruzko txostena, Espainiako bideojokoen sektoreari buruzkoa, eta Liburuaren eta Irakurketaren Sustapenaren Zuzendaritza Nagusiari buruzko txostena.

Era berean, Europar Batasuneko Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kiroleko Ministroen Kontseiluaren bilerari buruzko informazioa eman dute, eta, ildo horretan, Merkatu Bakar Digitaleko Egile-eskubideei buruzko zuzentaraua onartzeko egindako kudeaketen berri eman du ministroak.

Kulturaren Biltzar Sektorialaren osoko bilkurak nazioarteko azoka nagusietan Espainiak izango duen parte-hartzearen prestaketa-lanak ezagutu ditu; esate baterako, Pragako 2019ko Lau Urtez Behingo Azokan eta Franfort-eko Liburuaren 2021eko Azokan (azken horretan, Espainia Ohorezko Herrialde Gonbidatua izango da).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa