(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Gunearen elektroenzefalografiari buruzko lan baten erakusketak Espainiako Neurofisiologia Klinika Elkartearen aitorpena jaso du asteartea, 2018.eko urriak 30


Elkarteak emandako saririk garrantzitsuena da, alderdi hauek aitortzen dituena: aurkeztutako lanaren kalitate zientifikoa, azalpenetan argitasuna, gaiari buruzko ezagutza eta hizlariak emandako azalpenak


Rodríguez-Ulecia doktorea erakusketan zehar. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitalearen Neurofisiologia Klinikoko Zerbitzuak Ahozko Komunikazio Onenari Saria jaso du “Elektroenzefalografiaren” kategorian, duela gutxi Santiago de Compostelan egin den “LVI. Espainiako Neurofisiologia Klinika Elkartearen Urteko Bileran”.

Elkarte zientifikoak adituen batzordearen eskutik urteko bileran banatzen duen saririk garrantzitsuena da. Horretarako, adituen batzordeak aldez aurretik aurkeztu diren komunikazio guztien artetik lanik onenak aukeratzen ditu espezialitate mediko hori barne hartzen duten bost eremu nagusietan: Elektroenzefalografia, Elektromiografia, Potentzial ebokatuak, Monitorizazio Intraoperatorioa eta Loaren Azterketak.

Oraingoan, Inmaculada Rodriguez-Ulecia, Rocío Pabón-Meneses, Luis Gila, Olatz Olaziregui eta Iñaki García de Gurtubay medikuek eginiko obra izan da saritua, izenburu honen pean: “Status epiléptico superrefractario en paciente con encefalopatía posterior reversible post endarterectomía”. Rodríguez-Ulecia doktoreak antolatu du erakusketa. Patologia arraro eta potentzialki arriskutsua zeukan gaixo bati egindako jarraipena zuen gaitzat, eta gaixoak, haren buruko jarduera elektrikoa monitorizatzearen bidez, bilakaera on bat izan zuen.

Adituen batzordeak alderdi hauek baloratu ditu: aurkeztutako lanaren kalitatea, azalpenetan argitasuna, gaiari buruzko ezagutza, eta galderen txandan emandako azalpenak. Halaber, gaiari buruzko ezagutzari egindako ekarpen berritzailea eta haren inplikazio praktikoak aitortu ditu.

Egileek Nafarroako Ospitaleko Neurofisiologia Klinikoko Zerbitzuan lan egiten dute eta honekin lau dira jada azken bost urteetan jasotako sariak.

Neurofisiologia klinikoa

Neurofisiologia klinikoa espezialitate mediko bat da, eta espezializazio handiko teknika instrumentalen bidez nerbio-sistema zentralaren eta periferikoaren azterketa funtzionala egiten du, baita zentzumen-organoen eta muskulu-sistemaren nerbio-osagaiarena ere, diagnostikoak eta pronostikoak egiteko eta xede terapeutikoetara ere. Teknologiaren alorrean gero eta lorpen handiagoak daude, eta, ondorioz, aurrerapen garrantzitsuak lortzen ari dira aipaturiko sistemen fenomeno bioelektrikoen zuzeneko eta zeharkako erregistro, bihurketa, prozesaketa eta analisiari dagokienez. Hori dela eta, eremu horietan lan egiten duten profesional-taldeek etengabeko eguneratze-prozesua jarraitu behar dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa