(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ardi eta ahuntz esnea biltzearen zailtasunak konpentsatzeko diru-laguntzak asteartea, 2018.eko urriak 30


Goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan bilketa egiten duten enpresei dago zuzendua eta 70.000 euro bideratuko dira horretara


Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa Departamentuak minimis araubideko laguntzak eskatzeko epea ireki du, goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi eta ahuntz-azienden ustiategietako esne biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko. Gaur NAOn argitaratu diren laguntza hauetara 70.000 euro bideratuko dira eta eskatzeko interesa duten enpresek hilabeteko epea izango dute, azaroaren 30era arte.

Deialdi honen helburua da enpresask ekonomikoki konpentsatzea eta hala oinarrizko jarduera desager ez dadin, Nafarroako landa eremuek bizirik iraun dezaten eta kontsumitzaileek lur honetan kalitatez ekoizten diren elikagaiak eskura izaten jarrai dezaten.

Laguntza hau eskatu ahal izango dute esnearen operadore gisa erregistratuta dauden lehendabiziko erosle edo erosle-eraldatzaile gisa goi-mendiko edo zailtasun bereziko udalerrietan –komunikazio zailtasunak, aldapa malkartsuak, sarrera zailak eta, noizbehinka, eguraldi txarrarekin-. Laguntza honi esker ustiategi horiek beraien lanarekin mendiko zonaldeetan aurrera egitea ahalbidetzen du, modu horretara bertako jarduera ekonomikoa eta landa ingurunea mantenduz. Onuradunek gehienez 450 euroko laguntza jasoko dute ekoizleko.

Eskaerak Landa Garapeneko Abeltzaintza Zerbitzura bidaliko dira, era berean modu telematikoan aurkezteko aukera izango da Nafarroako Gobernuko atariko zerbitzuen katalogoko fitxa betez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa