(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako enpresa eta hornitzaile eoliko nagusiak bildu dira sektorea indartu eta bultzatzeko asteartea, 2018.eko urriak 30


Barkos Lehendakariak harrera egin die gaur Iruñean antolatutako topaketa batean sektorearen erronkak aztergai izan dituzten enpresa eoliko nagusien arduradunei


Lehendakariak enpresa eolikoekin

José Luis Blanco, Rafael Mateo, Uxue Barkos Lehendakaria, Manu Ayerdi eta Markus Tacke. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikoko lehendakariode Manu Ayerdik sektore eolikoa indartzeko gakotzat aipatu ditu I+G+b-aren bultzada, enpresen garapena, garraio bereziekiko lankidetza, kualifikazioa duten profesionalen beharrei eskaini beharreko arreta eta lehiakortasuna hobetzen lagunduko duten azpiegitura berrien sustapena, sektoreko enpresa nagusiek astearte honetan Iruñean antolatu duten jardunaldiaren barnean. Saioaren aurretik, Barkos Lehendakariak harrera egin die bere bulegoan Baluarteko topaketa honetan bildutako konpainia eoliko nagusietako kontseilari ordezkariei. Zehazkiago esanda, Siemens Gamesako kontseilari ordezkari Markus Tacke, Acciona Energiako kontseilari ordezkari Rafael Mateo eta Nordex Accionako kontseilari ordezkari José Luis Blancorekin bildu da.

Guztira, 130 enpresa inguruk eta 300dik gora pertsonak erantzun diote Garapen Ekonomikoko Departamentuak eta Enercluster energia berriztagarrien nafar klusterrak egindako gonbidapenari, eta astearte honetan, estrategiak aztertzeari ekin diote Nafarroako sektore eolikoa indartzeko xedez.

Saioan, Siemens Gamesako kontseilari ordezkari Markus Tacke eta Nordex Accionako kontseilari ordezkari José Luis Blancoren hitzaldiak entzuteko aukera izan da. Arratsaldean, Esteban Morrásek “Nafarroa, David bat Energia Eolikoan” izenburuko hitzaldia eskaini du. Morrás sektorea Nafarroan bultzatu eta Enerclusterreko ohorezko bazkide eta DAS-Nanoko zuzendari nagusia da egun.

Horrekin batera, hiru mahainguru ere antolatu dira. Lehenengoan “Konpainia berriztagarriak trantsizio energetikoaren aurrean” aztertu da; bigarrenak “Merkatu elektrikoa eraldatzeko ikuspegiak” bildu ditu; eta hirugarrenak “Industria-sare eolikoaren lehiakortasuna” izan du hizpide. Mahainguru horietako partaideak izan dira elektrizitate konpainia nagusietako dibisio eolikoen arduradun exekutiboak: Julio Castro, Iberdrolako energia berriztagarrien arloko eragiketa zuzendaria, eta Rafael González, Endesako energia berriztagarrien arloko zuzendari nagusia.


Ayerdi eolikoak

Ayerdi lehendakariordea gaurko jardunaldian. ( irudia handitu )

Bultzada publikoa

Irekieran, Manu Ayerdik  Nafarroan 13.000 lanpostu baino gehiago mantendu eta 6.500 milioi euroko urteko fakturazioa duen industria sektore honen garrantzi gero eta handiagoa aipatu du.

Lehendakariorde ekonomikoak banan-banan zehaztu ditu foru Exekutiboak sektorea bultzatzeko eragin beharreko bost puntuak, S3 Espezializazio Adimenduneko Estrategia erreferentziatzat harturik. Lehenik eta behin, bere horretan mantendu dira lehiakortasuna bultzatzeko erabakigarritzat jotzen den I+G+b arloa bultzatzeko neurriak, “bi palankaren bitartez: fiskalitatea eta industria politika”, Zientzia eta Teknologiaren Legeak eskaintzen dituen aurrekontu-baliabide handiagoak zorroztasunez baliatuz.

Bigarrenik, enpresen garapena aipatu du, eta halakotzat jo du “kudekatea-sistemen hobekuntza, ekintzailetza teknologikoa, nazioartekotzea eta ETEendako laguntza enpresa trakziogile nagusiekiko lanetik abiatuta, eta ildo horretan, klusterrak sendotzearen alde lan egiten jarraituko dugu”, adierazi du.

Eragiketa arloan, Ayerdik epe ertaineko lanaren garrantzia azpimarratu du “garraio berezietarako baldintzak hobetzeko”, izan ere, Abalos ministroarekiko aurreko eguneko bileran bi administrazioen intereseko gaitzat hartu zuten.

Enpresek “unibertsitatean zein lanbide-heziketan gaitutako giza-baliabideak eskatzen dituzte beraien garapena ziurtatzeko”, eta alderdi honetan arreta berezia jarriko da, lehendakariordeak azaldu duenez. Puntu honetan, garrantzitsutzat jo du Nafarroako Unibertsitate Publikoko ingeniaritza titulazioa Nafarroan sektorea sustatzeko.

Azkenik, lehendakariordeak, “CENERen patronuak eta Nafarroako Gobernua garen aldetik, lurraldearen lehiakortasuna hobetzen lagunduko duten azpiegitura edo proiektu estrategiko berriak bultzatu beharrari buruz hausnarketa” egitearen aldeko jarrera erakutsi du.

Lankidetza eta lehia

Agerraldiaren beste une batean, lehendakariordeak lehiakideen arteko lankidetza nabarmendu du, eta paradoxa dela irudi duen arren, “erabateko aldaketa ekarriko dio ohiko negozio kulturari. Areriotzat jotzen ditugun lehiakideei atea irekiz hasten da, hirugarren batekin lehiatu ahal dugula eta aldi berean guztion intereseko gaietan lankidetzan jardun ahal dugula onartuz”, adierazi du.

Horrela, Ayerdik berariaz nabarmendu du Nafarroako Gobernuak klusterren politiken alde egindako apustua, kasu honetan Enerclusterren aldekoa, entitate hauek sektoreko kideen interesak zaintzen baitituzte. Horrekin batera, lehenengo bi enpresen garrantzia azpimarratu du: Nordex Acciona eta Siemens Gamesa. Bien artean, sektorearen fakturazio osoaren %80 biltzen dute, eta horien inguruan eratu den hornitzaileen parkeak balio-kate osoa betezen du. “Nafarroan, oso ekosistema mesedegarria dugu sektorea garatzeko, eta honek Foru Komunitatea lurralde aintzindaria bihurtzen du industria eolikorako teknologiari dagokionez. Hala ere, merkatu globalean bizi garenez gero, elkarrekin borrokatu behar dugu Nafarroa gero eta erreferente hobea izan dadin. Horretarako, etengabe lan egin eta hobetu behar dugu”, ziurtatu du Ayerdik.

Bolumen garrantzitsua izanda ere, Aierdik uste du sektore eolikoak “oraindik hazkunde handiagoa izan dezakeela. Munduko merkatuan %12ko hazkunde-erritmoa aurreikusi da datozen urteotarako, eta gure erronka Nafarroa tropelaren buruan kokatzea da”, ziurtatu du. Ildo horretan, Exekutiboak merkatu berrietara irekitzeko ahalegina egin du, sektore eolikoan ere, aurten Indiara edo Alemaniara antolatutakoen gisako misio komertzialen bitartez.

Hazkundea eta nazioartekotzea azken helburuak izanik, horietarako bitartekoak, lehendakariordearen iritziz, “kostuak hobetzea, I+Gko gastua handitzea, dibertsifikazio geografikoa nahiz bezeroena, ahaleginen metaketa eta palankatze-estrategia egokia izanen lirateke”, adierazi duenez.

Sektoreak aurre egin beharreko erronka teknologiko nagusiak zuzen-zuzenean lotuta daude lehiakortasunarekin, prozesuko berrikuntzen laguntza kostuak murriztearekin eta bezeroarekiko integrazio handiagoarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa