(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aranburu kontseilariak Parlamentura eraman du 2019ko Aurrekontuen proiektua, izapidetua izan dadin asteazkena, 2018.eko urriak 31


4.010 milioi euroko gastu ez-finantzarioaren muga aurreikusten du, aurten baino 120 milioi gehiago


aurrekontuak

Aranburu kontseilariak Nafarroako Aurrekontu Orokorren 2019ko proiektua entregatu dio Parlamentuko lehendakariari. ( irudia handitu )

Ogasun eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk Nafarroako Parlamentuko lehendakariari, Ainhoa Aznarezi, Nafarroako Aurrekontu Orokorren 2019ko proiektua entregatu dio gaur; hau da, 4.010 milioi euroko gastu ez-finantzariaren muga aurreikusten duena, aurreko urtekoa baino %3,11 gehiago, guztira 120,8 milioi euro gehiago. Gainera, datorren ekitaldirako gastu finantzarioa 295 milioi eurokoa izango da. Gizarte-arloek dute pisu gehien aurrekontuan, eta gastu ez-finantzario osoaren %55,6ra iristen dira.

Proiektua Parlamentuan entregatzearekin batera, navarra.es atarian Aurrekontuen inguruko dokumentu guztiak argitaratu dira: artikuluak; aurrekontua partidaka; memoria; fitxak programaka; Nafarroako ekonomiaren eta ogasunaren egoera eta aukerak; instituzioak, erakunde publikoak, sozietate eta fundazio publikoak; 2018ko Aurrekontuaren gauzatze-egoera hirugarren hiruhilekoan; generoaren inpaktuari buruzko txostena; Aurrekontuko ZN txostena; erakundearen memoria; CES, CFRL eta CNMA ziurtagiriak; eta Lege-proiektua.

Proiektua astelehenean aurkeztu zen Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean; hots, organikoki Ogasun eta Finantza Politikako Departamentuaren mende dagoen kontsultarako organoan.

Jada esandako moduan, gizarte-arloek dute pisu gehien aurreproiektuan, eta gastu ez-finantzario osoaren %55,6a hartzen dute (aurreko urtean baino 72 milioi gehiago). Zehazki, Hezkuntzaren aurrekontua %5,06 haziko da, Eskubide Sozialena %2,65 eta Osasunarena %2,57.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa