(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak esku hartuko du Yolanda Jaén Gómezen heriotzagatik Iruñeko Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Epaitegiak aurrera eraman duen kausa penalean asteazkena, 2018.eko urriak 31


Haren bikotea behin-behineko espetxealdian dago, komunikatua eta fidantzarik gabe, ustezko giza hilketa delituagatik


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki du herri-akzioa gauzatzea Iruñeko Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Epaitegiak aurrera eraman duen kausa penalean, haren bikotearen, Yolanda Jaén Gómezen, ustezko hilketa delituagatik. Jakina denez, Iruñeko etxebizitzako sutean jasan zituen zauri larrien ondorioz hil zen, urriaren 23an. Haren bikotea behin-behineko espetxealdian dago, komunikatua eta fidantzarik gabe.

Gobernuak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren aholkulari juridikoko zerbitzuari dagozkion jarduketa prozesalak egiteko eskatu dio.

Gogoratu behar da Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egiteko 14/2015 Foru Legeak ezartzen duela Foru Administrazioak zigor-prozeduretan bertaratzea erabaki dezakeela emakumeen kontrako indarkeria-kasurik larrienetan herri-akzioa gauzatzeko edo delituzko ekintzak haren heriotza eragiten badu.

Ildo horretatik, Nafarroako Gobernuak haren familia eta adiskideei elkartasuna eta laguntasuna erakutsi nahi die, eta, aldi berean, emakumeen bizitzaren, askatasunaren, duintasunaren eta hiritartasunaren kontrako indarkeria oro errotik kentzeko lanean jarraitzeko konpromisoa sendotu nahi du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa