(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomiak 0,6ko hazkundea izan du azken hiruhilekoan eta %3,3koa, urtetik urtera asteazkena, 2018.eko urriak 31


Gobernuak 3,3ko hazkundea iragartzen du aurten, nahiz eta ekonomiaren goranzko bilakaera moderatu


Nafarroako Produktu Gordina %0,6 igo da urteko hirugarren hiruhilekoan, 2017ko abuztutik urtetik urtera %3,3koa izan da igoera. Era berean, Nafarroak urte honetan 2018an izango duen progresioa, foru Exekutiboak aurreikusitakoa, %3,3an ezarriko da.

Datuek aurreko hiruhilekoekin alderatuz hazkunde ekonomikoan moderazioa erakusten dute, izan ere BPG %1ean zenbatu zen. Estatuarekin alderatuz, hirugarren hiruhilekoak bat egiten du %0,6ko igoerarekin, nahiz eta estatuan urtetik urtera izandako bilakaera Nafarroakoarena baino zortzi hamarren baxuagoa izan: %2,5.

Urtetik urterako perspektiba hartuz hazkundearen moderazioa hamarren batekoa da. Hots, urteko bigarren hiruhilekoan %3,4ko igoera zehaztu zen, 2017ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuz, hamarren bat gehiago iraileko urtetik urterakoarekiko.

Garapen Ekonomikorako Departamentuak 2018rako ezarritako aurreikuspenak, %3,3a, betez gero, errekuperazio ekonomikoa hasi zenetik tasa altuena lortuko litzateke. Estatuan, zifra %2,6an ezarriko litzateke, 2017an izandako igoeraren azpitik.

Dezelerazio ekonomikoa beranduagoa nabaritu da Nafarroan bere ekoizpen ezaugarri berezkoengatik, izan ere estatuan hazkunde ekonomikoaren moderazioa jada duela hiruhileko batzuetatik ari da antzematen.

Hazkundea izan duten sektore nagusiak

Nafarroako Ekonomiari buruzko datuek adierazten dute, batetik, industria eta esportazioak, autoen ekoizpenarengatik igo direla, 2017ko udan ekoiztutako kopurua bikoiztuz. Zerbitzu sektorearen negozio-bolumena ere hazi egin da, uztaila eta abuztuan aurreko urtean baino %6,4 gehiago fakturatu baitu. Ibilgailuen matrikulazioak %8,6 igo dira, zuhurtasunez hartu beharreko datu positiboa, motoreetan karbono dioxidoaren emisioak neurtzeko irailean abian jarritako metodo berriak, duen eragina dela eta.

Enpleguak, aldiz, aurreko urtean erregistratutako datuak baretu ditu, baita Gizarte-Segurantzako afiliazioak ere, pasa direla aurreko hiruhilekoan %5,4 igotzetik, %3,6 eta %2,8ra. Iraileko %3,2ko datua egonkortasuna adierazten du, %2 eta 3ko tartean baitago.

2019rako %2,7ko igoera aurreikusi da

Datorren urterako, Nafarroako Barne Produktu Gordinaren hazkundearen aurreikuspenak %2,7an kokatzen dira, egoera ekonomiko orokorrak izan dezakeen bilakaeraren arabera.

Nafarroako Gobernua adi egongo da datorren hilabeteetarako igoeraren moteltzearen inguruan. Moderazio horrek hainbat kausa ditu: aurretik izandako igoera gogorraren ondorengo lasailtasuna, banku zentralek egin ditzaketen interes tipoen igoera posiblea, iparamerikan ezarri daitezkeen zergek eragindako kausa geopolitikoak, Italia eta Bruselaren arteko tentsio fiskala edota nazioarteko merkataritzaren beharakada.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
PresentaciónAvancePIB3T2018.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa