(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Ingurumen Kudeaketako Basozaintza eta Kalitate Zerbitzua sortu du asteazkena, 2018.eko urriak 31


Erakunde berriarekin Basozaintza unitatearen posizionamendua indartuko da, eta unitatearen zeharkako izaera islatuko du


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran foru-dekretu bat onartu du, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura partzialki aldatuko duena, eta, era horretan, Ingurumen Kudeaketako Basozaintza eta Kalitate Zerbitzua sortu da, lehen Sekzio-maila zuena. Organigraman izandako igoeraren bidez, kalitate-sistemen barne-prozesuak eta ezarpena hobetuko dira. Modu berean, Basozaintza prestakuntza Zerbitzu berrira adskribatuko da.

Halaber, aldaketarekin Berrikuntza, Barne Kalitate eta Europako Proiektuen Atala amortizatuko da; horrez gain, lehen unitate horretan zegoen Europako Proiektuen Negoziatua Lurralde eta Ingurumen Iraunkortasuneko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuaren Iraunkortasun, Ingurumen Hezkuntza eta Parte-hartze Publikoaren Sekziora adskribatuko da, eta funtzioak bere horretan mantenduko dira.

Ezaugarri espezifikoak

Basozaintzak zenbait ezaugarri espezifiko ditu, erantzukizunari, lanaldiari eta pertsona-kopuruari dagokionean, besteak beste, eta Sekzioko maila hierarkikoari oro har esleitutako erantzukizunak eta eskumenak gainditzen dituzte.

Tartean aipatzekoa da pertsona-kopurua, honako hauek aurkitzen baitira: 10 guarda nagusi, 5 guarda nagusi ondoko eta 98 basozain; gainera, horiei gehitu behar zaizkie Negoziatuko 3 buruzagitza, administrari 1 eta Miluzeko finkako 2 langile (Iruña). Guztira, 119 pertsona dira, baina ziur aski datozen urteetan zaintzaile berriak sartuko dira.

Funtzioen artean nabarmentzekoak dira ingurumen-larrialdiak artatzea, dedikazio eta erantzukizun osoarekin, eta Nafarroa osoan zehar hedatzea, jarduteko eremu zabala izanik. Dekretu berri hori onartuta, profil eta postu ezberdinak sartzeko prozesuari amaiera emango zaio, eta Ingurumeneko zaintzailearen irudi berriaren ikuspegi integrala agerian geratuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa