(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

25.000 euro, aisialdiko jardueretan begirale eta zuzendari izateko ikastaroetan parte hartuko duten gaztei laguntzeko bideratuko dira asteazkena, 2018.eko urriak 31



Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu duen hitzarmena dela eta, Kultura, Kirol eta Gazteriaren kontseilariari baimena eman dio, aisialdiko jardueretan begirale eta zuzendari izateko ikastaroetan parte hartuko duten gaztei emanen zaien diru-laguntzen deialdia onar dezan, banakako ebaluazioa kontuan hartuz. Formakuntza Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak baimendutako aisialdiko eskoletan emanen dira eta 25.000 euro bideratuko dira horretarako.

Banakako ebaluazioa justifikatua dago, ikastaroetan interesaturik dauden pertsonak izanen duten prestakuntza eskaintza aldez aurretik ezagutzea ezinezkoa baita. Halaber, banakako ebaluazioak diru-laguntza hauen helburuari hobeto erantzuten dio, ikasturtean zehar abian jartzen ari diren ekimenei irekita dagoelako eta bide batez, baliabideak hobeto aprobetxatzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa