(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos eta Sanchez Lehendakariek Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren transferentzia behin betiko jorratzea erabaki dute

asteazkena, 2018.eko urriak 31


Halaber, Nafarroa – Estatua Hitzarmen Ekonomikoaren erreformaren negoziazioa bizkortzea adostu dute, gaur eguerdian Moncloa Jauregian izandako lehen hartu-eman instituzionalean


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, eta Espainiako Gobernuko Lehendakariak, Pedro Sanchezek, eguerdian Moncloa Jauregian izan duten lehen hartu-eman instituzionalean, Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren transferentzia Foru Komunitateari "behin betiko" egitea adostu dute; halaber, Nafarroa-Estatua Hitzarmen Ekonomikoaren Legearen erreforma azkartzea erabaki dute, 2020 - 2024 bosturtekoari dagokion Ekarpena negoziatu aurretik indarrean sar dadin.

Barkos eta Sanchez bileran zehar. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, eta Espainiako Gobernuko Lehendakariak, Pedro Sanchezek, eguerdian Moncloa Jauregian izan duten lehen hartu-eman instituzionalean, Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren transferentzia Foru Komunitateari "behin betiko" egitea adostu dute; halaber, Nafarroa-Estatua Hitzarmen Ekonomikoaren Legearen erreforma azkartzea erabaki dute, 2020 - 2024 bosturtekoari dagokion Ekarpena negoziatu aurretik indarrean sar dadin.

Adostutako lehen gaiaren inguruan, Barkos Lehendakariak iragarri du Gobernu Zentralak konpromisoa hartu duela Nafarroa – Estatua Transferentzien Batzordeko ordezkariak abendua baino lehen izendatzeko, aldebiko batzorde hori abenduan zehar edo urtarrileko lehen asteetan lanean has dadin Nafarroarako eta Foruzaingorako transferentziaren definizioa, eta, behar den garaian, gauzatzea egiteko.

“Prozesua ez luzatzea eta transferentzia behin betiko egitea erabaki dugu”, azaldu du Uxue Barkosek, eta gogoratu du 2001az geroztik Foru Komunitateak ez duela inolako transferentziarik jaso Hobekuntzari begira.

Era berean, Barkosek gaur eguerdiko bileran lortutako beste akordio garrantzitsu baten berri eman du: Nafarroa – Estatua Hitzarmen Ekonomikoaren Legea berritzeko bi administrazioen arteko negoziazioa azkartzea, hori indarrean sar dadin hurrengo bosturteko (2020-2024) ekarpen ekonomikoa eguneratzen hasi baino lehen; alegia, Foru Komunitateak Administrazio Zentralari egiten dion ordainketa, Foru Administrazioak bere gain hartu gabeko eta Estatuak emandako eskuduntzen arabera.

Horrez gain, Espainiako Gobernuko Lehendakariarekin 2015eko uztailean gobernuaz jabetu zenetik egindako lehen topaketa instituzional honen “egonkortasuna, kudeaketa politikoaren oinarri bezala” azpimarratu du Barkosek. Nafarroako Lehendakariak nabarmendu du foru-legegintzaldiaren hiru urtetan, lau gobernu aldatu direla Moncloan.


Sanchez Nafarroako Lehendakariari harrera egiten. ( irudia handitu )

Azkenik, Nafarroako Lehendakaria "gustura" agertu da Pedro Sanchezekin egindako topaketarekin eta transferentzien eta Hitzarmen Ekonomikoaren legezko eguneratzearen inguruan lortutako akordioekin. Orobat, hirugarren akordio bat aipatu du, “lor dezaketen akordioa, talde teknikoek lanean jarraitzen dutelako”; hain zuzen ere, Nafarroako Parlamentuak duela gutxi foru-lege bidez adostutako 113 milioi euroko inbertsio jasangarriak betetzeko negoziazioa. Barkosek azaldu du Sanchez Lehendakariari esan diola Nafarroa “oso handinahia izango dela” Aurrekontuen 2012ko Egonkortasun Legearen irakurketa ez murriztailean, Nafarroak proposaturiko exekuzio orokorra lortu ahal izateko eta aurrekontu-superabitarekin finantzatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa